Gonzalo Pontonek jaso dau Edizino Saria

Bizkaie! 2008-05-28 15:47   Kulturea

Critica Argitaletxearen sortzaile eta zuzendari nagusi Gonzalo Pontonek jaso dau gaur Edizino Saria hilaren 29tik bagilaren 8ra izango dan Bilboko XVIII. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian.

Critica Argitaletxearen sortzaile eta zuzendari nagusi Gonzalo Pontonek jaso dau gaur Edizino Saria hilaren 29tik bagilaren 8ra izango dan Bilboko XVIII. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian.

Gonzalo Pontonek (Bartzelona, 1944) 1976an sortu eban Critica Argitaletxea eta sorreratik bera da zuzendaria. Kultura kritikoa eregiteko bokazinoari eutsi deutso beti Ponton jn.ak eta esangura horretan, poz handiz hartu dau saria, ‘kultura’ liburuak argitaratzen dituan argitaletxea dalako Critica. Gaur egun salmentak izenburu eta egile zehatzetan konzentrauta dagozan boladan, liburua askatasunaren mundua dala adierazo dau eta filosofia, historia, arkeologia, politika, antropologia, ekonomia zein dibulgazino zientifikoa ardatz dituan argitaletxearentzat Euskadiko Liburu Ganbararen eta Bizkaiko Liburu Saltzaileen Alkartearen errekonozimendua ohore handia dala esan dau.

Beste alde batetik, Lorenzo Portillo Euskadiko Libru Ganbarako buruak edizinoari eta irakurketa ohitura eta indizeei buruzko datuak emon ditu prentsaurrean, Laburzurrean, euskeraz argitaratutako liburuak % 9'2 gitxiago izan dira 2005eko datuakaz alderatuta eta irakurketa datuei jagokenez, barriz, irakurketa indizea % 55'3an kokatu da eta % 91n hamairu urtetik beherako umeen artean. Irakurketa arloan, beraz, gaur egun orain urte batzuk baino gehiago irakurten dala esan daiteke.

Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak Bilboko XVIII. Liburu Azokaren ganeko zehaztasunak emon ditu. Bilboko Arenalean liburuak izango dira protagonista datozen 11 egunetan. Danetara, 50 stand izango dira eta liburuak % 10eko beherapenagaz eskuratu ahal izango dira. Horrezaz gan, makinatxu bat ekitaldi iragarri ditu, liburu aurkezpenak eta sinatzeak, Nobela Baltzaren III. Topaketak, idazleen topaketak, erakusketak, umeentzako tailerrak...

Aurtengo sarituak, barriz, Gonzalo Pontonegaz (Edizino Saria) batera, Urrezko Luma (Gregorio Arrien), Zilarrezko Luma (Jorge Edwards), Kritika Saria eta Zazpikale Saria (Edorta Jimenez) izango dira.

Era berean, oraintsu hildako Enrike Knörr euskaltzainari omenaldia egingo jako, Ramon Zumalaberen margoa tarteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu