Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak eskainiko ditu Getxoko Udalak

Bizkaie! 2009-07-03 11:36   Euskerea berbagai

'Diru-laguntzinoak Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren barruan kokatzen dira, euskeraz bizi gura daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko. Neurriek getxotarren hizkuntza-gaitasuna eta euskeareagazko motibazinoa eta interesa be areagotu gura dabe', azaldu du prentsaurrekoan Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Getxoko Udalak euskerea ikasteko eskaintzen dituan diru-laguntzinoetan hiru barritasun izango dira aurten, urtero emoten dituan guztiak banatzen jarraitzeagaz batera.

'Diru-laguntzinoak Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren barruan kokatzen dira, euskeraz bizi gura daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko. Neurriek getxotarren hizkuntza-gaitasuna eta euskeareagazko motibazinoa eta interesa be areagotu gura dabe', azaldu du prentsaurrekoan Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Diru-laguntzino programeak hiru barritasun izango ditu aurten. Alde batetik, gazteek lanean hasi aurretik euskerea ikasteko diru-laguntzinoak jasoko ditue; holan, 18 eta 23 urte bitarteko gazte getxotarrek, 6. maila dabenean, diru-laguntzinoa jaso ahal izango dabe gitxienez egunean ordu biko ikastaroa egin ahal izateko. Eguneko 3 orduko eskolak eta barnetegiak be diruz lagunduko dira. Momentu honetan 18-23 urte bitarteko 5.180 gazte getxotar dagoz udalerrian.

Bestalde, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduek, autonomoek eta lanbide liberalek be euren errotuloak euskeraz ipinteko jasoten zituen diru-laguntzinoak eskatu ahal izango ditue aurten.

Hirugarrenik, baliabide ekonomikoen falteagaitik euskera ikasi barik ez geratzeko, Oinarrizko Errentari jagokozan diru-sarrerak baino ez dituenek, hasikeran matrikulearen erdia baino ez dabe pagau behar izango. Ikastaroa amaitukeran, baldintza guztiak beteten dituenei, Getxoko Udalak matrikula osoa pagauko deutse. Eskaerak urte osoan egin daitekez.

2008ko balantzeari jagokonean, 309 getxotarrek eskatu zituen igaz hizkuntza-gaitasuna sustatzea helburu daben diru-laguntzinoak, eta danetara 75.516 euro banatu ziran. Baldintzak beteta, eskaerea egin eben lautik hiruk jaso eben laguntzinoa. Bestalde, euskerearen erabilerea sustatzea helburu daben laguntzinoak eta zerbitzuak 444 getxotarrek eskatu zituen; danetara 23.267 euro. Horrela, Getxoko Udalak 753 eskaera jaso zituan eta 98.783 euro banatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu