Patxi Usobiaga, lehenengoz munduko txapeldun

Bizkaie! 2009-07-06 10:44   Euskaldunak munduan

Azken hiru munduko txapelketetan zilarrezko dominea lortu ondoren, Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak eskaladako lehenengo Munduko Txapelketea irabazi dau Xiningen (Txina) 5.000 lagunen aurrean.

Eibarko eskalatzaileak munduko txapeldunaren titulua eskuratu dau Txinan, emozino eta lehia handiko finalean, Adam Ondra txekiarra menperatu ostean.

Azken hiru munduko txapelketetan zilarrezko dominea lortu ondoren, Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak eskaladako lehenengo Munduko Txapelketea irabazi dau Xiningen (Txina) 5.000 lagunen aurrean.

Adam Ondra txekiarraren kontrako final ikusgarrian, eibartarra azken minutuan nagusitu jako lehiakide gazteari, azken heldulekuan, hain zuzen be. Eibarkoak 28 urte ditu eta bere eskarmentua nahitaezkoa izan da txapelketea eskuratzeko. Ondra txekiarrak 16 urte besterik ez ditu eta etorkizuneko eskalatzailea izango dala dinoe adituek. Podiumean hirugarren gelditu zan David Lama austriarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu