Gidabaimena euskeraz: emon bidea euskereari

Bizkaie! 2009-07-06 14:00   Euskerea berbagai

Aurrerantzean, Bermeoko eta Mundakako herritarrek gidabaimena euskeraz preparau ahal izango dabe. Hainbat eragileren alkarlanari esker, gidabaimena euskeraz preparau gura dauenak bere esku izango dau materiala, bai teoria liburua, bai testak egiteko programea, baita azterketea euskeraz egiteko aukerea be.

Euskerea beste esparru batera zabaltzen da ekimen honen bitartez, eta kontuan izanda batez be gazte jenteak izaten dauela interesa gidabaimena lortzeko eta gazte gehien gehienak euskeraz alfabetauta dagozala, 'Mundakako eta Bermeoko Udalok gazteak animau gura doguz gidabaimena preparetako orduan euskerea erabili daien'.

Horren barri emoteko, eskuko orri bat argitaratu da eta datozan egunetan 16 eta 30 urte bitarteko gazte guztiek jasoko dabe. Ganera, urte amaieran, gidabaimena euskeraz preparetan daben guztien artean zozketea egingo da eta ikasle batek matrikulea eta teoriako eskolak doban lortuko ditu.

Material hori guztia esku artean izateko, eragile askoren ahalegina dago atzean: euskerazko eskaintza egingo daben Bermeoko Sollube eta Bermeo izeneko autoeskolak; materiala euskeratzeko lana hartu dauen Igorreko autoeskola bat; babesa eta finantzazinoa emon dauen Debagoieneko Mankomunidadea; materiala merkaduratu dauen AEOL enpresea; eta, azkenik, Bermeo eta Mundakako Udalak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu