Berrogeta lau bertsolarik emon dabe izena Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako
2009-07-02 10:28 BertsolaritzeaHamalau saiotako txapelketea izango da eta, 2005eko arrakastea errepetiduteko asmoz, BECen izango da finala. Txapeldun barria nor dan abenduaren 13an jakingo da.
Lau urte eta gero, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Lurraldeetako txapelketen ondoren, 44 bertsolarik emon dabe izena eta parte hartzeko aukerea izan daben bertsolari guztiek esan deutse baietz Txapelketa Nagusiari.
Hamalau saiotako txapelketea izango da eta, 2005eko arrakastea errepetiduteko asmoz, BECen izango da finala. Txapeldun barria nor dan abenduaren 13an jakingo da.
Antolakuntza-taldeak urtebete inguru daroa Txapelketa Nagusia diseinetan eta udaberrian saioak zehazten ibili da. Honezkero, parte hartuko daben bertsolariakaz lehenengo batzarrak egin ditu. Irailaren erdialdera egingo da Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!