Telefonica Bandera - Bilbo Hiria Sari Nagusiagaz hasiko da zapatuan San Miguel Ligea

Bizkaie! 2009-07-02 11:17

Orio da Telefonica Bandera - Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituan taldea, hiru garaipen, hain zuzen. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu ditue, eta ondoko traineruok estropada bana irabazi dabe: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia.

Bilboko itsasadarrak Telefonica Bandera - Bilbo Hiria Sari Nagusia hartuko dau datorren zapatuan, garagarrilaren 4an, San Miguel Ligeari hasierea emonez. Bilboko itsasadarreko estropadea denporaldiko klasiko bat bihurtu da dagoeneko, eta Ligako 12 ontzi onenek 18:00etan ekingo deutsie lanari. Helburua, estropadearen 11. ekitaldia irabaztea eta saritan banatuko diran 22.500 euroko dirutzatik irabazleari jagokon zatirik handiena kentzea. Estropadea ETBk eskainiko dau zuzenean.

Orio da Telefonica Bandera - Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituan taldea, hiru garaipen, hain zuzen. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu ditue, eta ondoko traineruok estropada bana irabazi dabe: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia. Aurtengo ekitaldiak Bilboko Udalaren babesa izango dau, baita Deustuko Arraun Alkartearena be. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dabe, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan.

Lehiaketea hiru txandatan banatuko da. Lehenengoan, Arkote, Tiran Pereira eta San Miguel Ligara igon diran Kaiku Ambilamp eta Samertolameu ontziek parte hartuko dabe. Lehiaketea buruz buruko erlojupekoa izango da. Samertolameu izango da abiatzen lehenengoa, Kaikuk ekingo deutso lanari ondoren, eta Arkotek eta Tiranek gero. Traineruak minutu bateko tarteagaz hasiko dira lanean.

Bigarren txandan, pasa dan denporaldian San Miguel Ligako sailkapen orokorrean 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziran traineruek parte hartuko dabe. Buruz buruko erlojupeko lehiaketea izango da, eta Zumaia Altuna y Uria izango da abiatzen lehenengoa. Hondarribiak, Pedreñak eta Zarautz Inmobiliaria Oriok hartuko deutsie lekukoa, hurranez hurran, minutu bateko tarteagaz.

Hirugarren txandan, igazko San Miguel Ligan lehen lau postuetan sailkatu ziran ontziek parte hartuko dabe. Txanda hau be buruz buruko erlojupekoa izango da, eta ontziak minutu bateko tarteagaz abiatuko dira. San Pedro Ecolmare izango da lehenengoa, Grupo Eibar Orio ondoren, Naturhouse Castro gero, eta Urdaibai Umpro Avia azkena.


San Miguel Liga 2009 - Egitaraua

1.- XI Bandera Telefonica - GP Villa de Bilbao (Bilbao, 2009-07-04), 18:00etan.
2.- Bandera Centenario de la Naval (Portugalete, 2009-07-05), 12:00etan.
3.- XII Bandera Telefonica - GP Concello Ogrove (Ogrove, 2009-07-11), 18:00etan.
4.- Bandeira Ria de Pontevedra (Pontevedra, 2009-07-12), 12:00etan.
5.- XXVII Bandeira Concello Moaña - P. Ría Vigo (Moaña, 2009-07-18), 18:00etan.
6.- XXVII B. Concello Moaña - P. Fandicosta (Moaña, 2009-07-19), 12:00etan.
7.- V Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol (Pedreña, 2009-07-25), 19:00etan.
8.- Plentziako XXI. Ikurriña (Plentzia, 2009-07-26), 12:00etan.
9.- Zumaiako XXIV. Ikurriña (Zumaia, 2009-08-01), 19:00etan.
10.- Getxoko XXXI. Ikurriña (Getxo, 2009-08-02), 12:00etan.
11.- Zarauzko XXXII. Estropadak 1 (Zarautz, 2009-08-15), 18:00etan.
12.- Zarauzko XXXII. Estropadak 2 (Zarautz, 2009-08-16), 12:00etan.
13.- Hondarribiko XXII. Ikurriña - GP Mapfre (Hondarribia, 2009-08-22), 17:00etan.
14.- Kofradiaren XV. Ikurriña (Pasai San Pedro, 2009-08-23), 12:00etan.
15.- XI Bandera Flaviobriga (Castro Urdiales, 2009-08-29), 17:00etan.
16.- XIX. Orioko Estropadak - XII Ik.Inmob. Orio (Orio, 2009-08-30), 12:00etan.
17.- Bermeo Hiriko XXVII. Ikurriña (Bermeo, 2009-09-19), 17:00etan.
18.- XXXV Bandera El Corte Inglés (Portugalete, 2009-09-20), 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu