Zumetak surrealismoa eta errealismoa batu ditu 'Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart' erakusketan

Bizkaie! 2009-07-06 11:00   Kulturea

Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketea irailaren 13ra arte egongo da ikusgai paperean egindako lanak batzen dituan aretoan.

Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketea irailaren 13ra arte egongo da ikusgai paperean egindako lanak batzen dituan aretoan. Inaugurazino ekitaldian, Zumetagaz batera, museoko zuzendari Javier Viar eta argistearen alaba Usoa Zumeta egon dira, besteak beste.

Arrasateko ospitale psikiatrikoko gaixoek Globo Rojo izeneko aldizkarian idatzitako testu eta poemetan oinarrituta egin ditu Zumetak erakusketa honetako obrak. Ustez surrealistak diran berbak hartu eta errealismorantz jo dabe artistearen irudiek. Egindako lanak erakusteaz gan, Usoa alabeak obra horreetariko batzuk serigrafia bihurtu eta liburu batean batu ditu, testuakaz batera.

Erakusketea ibiltaria izateko helburuagaz jaio da eta, udagoienetik aurrera, hainbat txokotan egotea da autoreen amesa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu