Joseba Solozabal, 2009ko Aste Nagusiko pregoilari

Bizkaie! 2009-07-20 15:52
Jai Batzordeak Joseba Solozabal kazetaria izentau dau 2009ko Aste Nagusiko pregoilari

Azken 31 urteotan egin dauen moduan, Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea arduratuko da jantziez, holan, Joseba Solozabal eta txupinerea, Sonia Polo, 2009ko Aste Nagusian zehar benetan dotore ibil daitezan.

Deustun jaioa, 'La Kapital' programea zuzentzen eta aurkezten dau Solozabalek. Programea egunero emitiduten da Telebilbao toki telebistan. Programearen bi orduko tartean, dibertsinoa eta seriotasuna nahasten dira, gaurkotasuneko eta politikeari buruzko eztabaida eta alkarrizketa saioetan. Horrezaz gan, 'La Kapital' beti ibilten da gaugiroko lokalen inaugurazinoetan, jaietan eta holakoetan... Hau da, Bilbon jazo eta mobiduten dan guztiaren erakuslehio ezin hobea da. Solozabal Radio Nervion irratiaren uhinetan be beteranoa da.

Orain gitxi emondako alkarrizketa batean, Solozabalek holan definidu zituan Bilbotarrak: 'persona independientea, dibertigarria, ironikoa, dotorea... Bueno, dotorearena... Oro har, holakoak, baina kalean nabilenean, danetarik ikusten dot...'. Zorionez, azken 31 urteotan egin dauen moduan, Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea arduratuko da jantziez, holan, Joseba Solozabal eta txupinerea, Sonia Polo, 2009ko Aste Nagusian zehar benetan dotore ibil daitezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu