Potatoren 'Re-vuelta'
2009-07-22 11:46 MusikeaPotato, Gasteizen 1984an jaio eta 2007an zaleei agur esan eutsen gure ska eta reggae banda ezagunak erabagi bat hartu dau: eszenatokietara itzultzea, hain zuzen, hau da, euren 'Re-vuelta' edo itzuli-mitzulia abiatzea.
Potato, Gasteizen 1984an jaio eta 2007an zaleei agur esan eutsen gure ska eta reggae banda ezagunak erabagi bat hartu dau: eszenatokietara itzultzea, hain zuzen, hau da, euren 'Re-vuelta' edo itzuli-mitzulia abiatzea. Egia da agur esan euskuela 2007an, baina jente ugari Potato zuzenean ikusi barik geratu zan; urteetan zehar taldeagaz hartu-emon politak izan zituen kolektibo, herri eta alkarte asko agurrerako zuzenekoaz disfrutau barik geratu ziran.
Bederatzi disko eta ehundaka kontzertu emon ostean etorri zan talde klasikoaren agurra baina orain barriro 'Miguelín el Cashero', 'El Águila', 'La clase obrera', 'Txop Zuei', 'Kuiti', 'Rula', 'El Sultán', 'Sube', 'Plántala', 'Reggae Popular Riojano', 'Punki Reggae Party', 'Elástica Conciencia', 'Puro Derroche', 'Pegamento', 'Kiki', 'Babilonia', 'Jhonny Brusko', 'Monkey Man' edota 'Jamaica Ska' kantu zaharrakaz eta barriakaz disfrutetako aukerea egongo da.
Potato taldeko kideek jakinarazo dabenez, 'jarraitzaile, Potatozale eta era guztietako zaleen dei ugariak, gure musika bandearen eta haren ibilbidearen jarraitzaileak, edo Japonia, Mexiko edota Argentinatik egindako deiak, horreek guztiak dira erabagia hartzera eroan gaituenak, gure itzulerea motibau dabenak. Baina ez, jakina, lehengoei bakarrik eutsiz, alderantziz, errepertorioa barritu dogu, kantu barriak eginez eta musikari barri batzuekaz... Beraz, ilusio barriakaz aldi barri baterako'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!