Mikel Laboa gogoan UEUren Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2009-07-21 15:09   Musikea

'Euskal pop musika, euskal pop gizartearen eredu?' ikastaroaren barruan, eguaztenean, hilaren 22an, Lekeitioko ikastolako frontoian Mikel Laboari omenaldi ekitaldia egingo jako, iluntzeko 21:00etan. Xabier Montoia hirukotearen kontzertua izango da bertan, eta sarrera doban izango da.

Asteon amaitzen diran Udako Ikastaroetan leku berezia izango dau Mikel Laboak, izan be, Iruñean, ikastaroei amaierea emoteko ekitaldi berezi bat izango da garagarrilaren 23an; Zaldi Zuria tabernan Mikel Laboaren abestiakaz kantaldia eskainiko dau besteak beste Akelarre taldean ibilitako Jexux Mari Lopetegik. UEUk kantaldi honen bidez Laboari omenaldi xumea egin nahi deutso. Iluntzeko 20:00etan izango da kantaldia eta sarrera dobanekoa izango da.

Bestalde, Iruñean hasi eta Lekeition garatuko dan 'Euskal pop musika, euskal pop gizartearen eredu?' ikastaroaren barruan be abeslari donostiarra omentzeko ekitaldia egingo da. Ikastaroa astelehenean Iruñean hasi bazan be, martitzenetik eguenera (garagarrilaren 21etik23ra) Lekeitioko ikastolan izango da, eta bertan euskal musikagintza eta euskal gizartearen arteko loturaz berba egingo dabe hainbat soziologo eta musikarik; besteak beste, Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Josu Zabala izango dira hizlari. Eguaztenean, hilaren 22an, Lekeitioko ikastolako frontoian Mikel Laboari omenaldi ekitaldia egingo jako, iluntzeko 21:00etan. Xabier Montoia hirukotearen kontzertua izango da bertan, eta sarrera doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu