Errusia eta Peruko jantzak Berrizko Nazinoarteko Folklore Jaialdian
2009-07-21 14:56 KultureaEkitaldiak garagarrilaren 22an eta 23an izango dira, Berrizko Olakueta frontoian, gaueko 22:00etan. Sarrerea 5 eurokoa da nagusiena eta euro batekoa 16 urtetik beherakoena.
Garagarrilaren amaiereagaz batera, Berrizen Nazinoarteko Folklore Jaialdia egiteko ohiturea dago. Aurtengo edizinoan parte hartuko daben talde biak Mariel Errepublikatik (Errusia) eta Perutik datoz. Ekitaldiak garagarrilaren 22an eta 23an izango dira, Olakueta frontoian, gaueko 22:00etan.
Berrizko Nazinoarteko Folklore Jaialdia - Egitaraua
- Garagarrilak 22
Mari El Folklore Taldea 1939. urtean sortu zan. Mari El Errepublikak Mariren lurraldea esan nahi dau eta azti, leienda eta ipuin ikusgarri askotako arima izan da. Tanbor hotsak eta gaita soinuakaz batera, jantzietan kolore ugari erakusten ditue. Errepublikako jantza talde profesional nagusia da.
- Garagarrilak 23
Cosandama taldea Peruik dator: Costa, Andres eta Amazonia berbetan dago taldearen izenaren jatorria. Hiru lurralde horreetan quechuak, aymarak, shipiboak, ashaninkak, mocheak edota chimuak tribuetakoak alkartzen dira.
Kontuak kontu, emanaldiak Berrizko Olakueta frontoian izango dira, gaueko 22:00etan. Sarrerea 5 eurokoa da nagusiena eta euro batekoa 16 urtetik beherakoena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!