Euskaltzaindia, laurogeita hamar urte geroago: euskara, herri-erakunde

Andres Urrutia Euskaltzainburua 2009-07-17 10:11   Euskerea berbagai

Hasiera-hasieratik izan zuten argi Azkueren inguruan batu ziren euskaltzaleek zer egin behar zuen euskararen akademiak: bateko, euskararen ikerketa eta batasuna bultzatu, eta, besteko, gizarte-erabilera sustatu. Sortu ere, bi alor sortu zituzten euren zereginetan: IKER eta JAGON, egun ere bere horretan dihardutenak.