Gasteizera joan dira Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketako hiru sariak

Bizkaie! 2009-07-20 11:43

Lehenengo saria, 1500 eurokoa Rage eta Keros bikote gasteiztarrarentzat izan da 'Rage eta Kerosekin Mutriku salbu dago' lanagaitik.

Kostata, baina epaimahaiak erabagia hartu dau eta ondokoak dira Spraikada'09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketearen irabazleak. Hiru sariak Gasteizera joan dira azkenean:

1. SARIA (1.500 €): 'Rage eta Kerosekin Mutriku salbu dago' (RAGE eta KEROS - Gasteiz).

2. SARIA (1.200 €): 'Mutriku kolorez blai' (OJODEKUERVO eta KAPONE - Gasteiz).

3. SARIA (900 €): 'Urak dakarrena urak daroa' (FRIKUNO - Gasteiz).

Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketearen finala astegoienean jokatu da Mutrikun, gipuzkoar herriaren 800. urteurreneko ekitaldien artean.

Spraikada'09 Topagunea, Euskera Alkarteen Federazinoak antolatutako ekitaldia da adierazpide barri eta urbanoak be euskeraz eskainita gazteak euskerara erakarteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu