Portugaleteko XXXV. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 25era

Bizkaie! 2009-07-17 11:47   Kulturea

Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazinoarteko 35. Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 31ra bitartean egingo da aurten eta Errusia, Hegoafrika, Txina, Peru, Armenia eta Zelanda Barriko taldeek parte hartuko dabe Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeagaz batera.

Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazinoarteko 35. Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 31ra bitartean egingo da aurten eta Errusia, Hegoafrika, Txina, Peru, Armenia eta Zelanda Barriko taldeek parte hartuko dabe Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeagaz batera.

Elai-Alai Fundazinoak, jaialdiaren antolatzaileak, aurtengo jaialdian, bigarren aldiz, bost kontinenteetako partaideak izango dirala zehaztu dau, izan be, kontinente guztietako partaideak izan ziran azken urtea 2005a izan zan.

Aurten, Mari El Estaduko Dantza Taldea (Errusia), Gautengeko Probintziako Taldea (Hegoafrika), Guizhouko Hego-Ekialdeko Kantu Dantzetako Konpainia, Consandama Taldea (Peru), Nairi Folklore Taldea (Armenia) eta Whitireia artearen garapenerako konpainia (Zelanda Barria) izango dira.

Talde horreek guztiek, Elai-Alaigaz batera, 19tik 25era Portugaleteko San Roke Plazan izango dira, gaueko 21:30etatik aurrera eta, gainera, 19tik 31ra bitartean Euskal Herriko hainbat herritan be eskainiko ditue ekitaldiak.

Beste alde batetik, igazko edizinoan izandako arrakastea eta jentearen erantzuna ikusirik, antolatzaileek (Zubi-Aldeko polikiroldegian izaten ziran emonaldiak San Rokeko Plazara eroan zituen), aurten, barriro be, kanpoan, haize zabalean egitea erabagi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu