Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien IV. Azokea Getxon
2009-07-16 14:09Algortako San Nikolas plazan egingo da aurten be IV. Nekazaritza Ekologiko eta Energia Barriztagarrien Bio Getxo izeneko azokea; datorren zapatuan, hilaren 18an egingo da. Azokan 60 stand egongo dira, 21 nekazarigaz, gehienak Euskal Herrikoak.
Algortako San Nikolas plazan egingo da aurten be IV. Nekazaritza Ekologiko eta Energia Barriztagarrien Bio Getxo izeneko azokea; datorren zapatuan, hilaren 18an egingo da. Azokan 60 stand egongo dira, 21 nekazarigaz, gehienak Euskal Herrikoak. Azokea laugarren aldiz antolatu dau Ekolurrek, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Alkarteak eta horretarako, besteak beste, udalaren eta BBKren laguntzinoa izan dau.
Azokea 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Bioelikadureari edo produktu ekologikoei buruzko salmenta tokiak egongo dira bertan, hau da, ohiko produktuek ez bezela ongarririk eta produktu kimikorik erabilten ez daben eta transgenikorik ez daben produktuei buruzkoak. Berbarako: frutak; barazkiak; ardi, ahuntz eta behiaren esneagaz egindako gaztaiak; marmeladak; ogia eta pastelak; ardaoa; kontserbak; eztia; sagardaoa; orioa, etab. Bizkaian egindako talo eta txorizo ekologikoak eta pintxo ekologikoak be jan ahal izango dira azokan, ardao eta sagardao ekologikoagaz batera. Bertaratzen diran guztiek larrua, taloa, gaztai ekologikoa eta xaboia egiteko tailerretan parte hartu ahal izango dabe; horrezaz gan, produktu ekologikoek dituen berme eta ezaugarriei buruzko informazinoa jaso ahal izango dabe.
Era berean, Euskadin energia barriztagarrien eta garapen iraunkorraren esparruan lan egiten daben enpresak ezagutzera emoteko eta sustatzeko asmoz, bioeraikuntzea, eguzki energia, energia mikrohidraulikoa eta bestelako energia barriztagarriak produziduteko instalazinoen injinerutzeari, diseinuari, muntaiari, abian jarteari eta mantenuari buruzko gunea be egongo da azokan.
'Azokea garapen jasangarriaren aldeko udal politiken barruan kokatzen da, baita ingurumena errespetetan dauen kontsumiduteko eta produziduteko kultura barri baten barruan be' nabarmendu dau Keltse Eigurenek, Ingurumen Saileko zinegotzi arduradunak. Zinegotziak gehitu dau mota honetako kontsumo ekologiko eta osasuntsua herritarrei erakutsi nahi jakela eta aldi berean nekazariei beren lana erakustera lagundu be, 'produktu kimikoak erabili barik, jateko osasuntsuak eta kalidade handienekoak lortzea helburu dauen nekazaritza mota hau ohikoa baino gatxagoa baita'.
Bestalde, Carmen San Martin, Ekolur, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Alkarteko bozeroaileak bere poztasuna agertu dau Getxoko Udalak eta beste erakunde batzuek emondako laguntzinoagaitik eta baita laugarren urtez Getxo herrira itzultzeagaitik, 'guretzat oso garrantzitsua baita gure lana kalean ikustarazotea, kontsumitzaileek kontuan har daien'. Produktu ekologikoek Eusko Jaurlaritzearen kontrolak igarotzen dituela eta egiaztapena eta zigilua daroela azaldu ondoren, Carmen San Martinek esan dau gaur egun nekazaritza mota hau egiten daben persona gitxi dagozala baina kopurua hazten ari dala, kontsumitzaileen interesagaitik, jaten dabenaren aurrean gero eta kezka handiago dabelako, elikadura osasuntsurako oinarrizkoa dalakoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!