Iker eta Ane dira izen erabilienak Euskal Autonomia Erkidegoan azken hiru urteetan
2008-07-04 14:29Ane da oraindino neska izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena azken hiru urteetan; bigarren Irati dator, hirugarren Naroa, eta gero June, Uxue, Leire eta Nahia. Ikerrek ere eutsi egin deutso gurasoen gustukoena izateari, eta ondoren, Jon, Unai, Ander, Mikel eta Oier, Eustatek gaur jakinarazo dauenez.
Ane da oraindino neska izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena azken hiru urteetan; bigarren Irati dator, hirugarren Naroa, eta gero June, Uxue, Leire eta Nahia. Ikerrek ere eutsi egin deutso gurasoen gustukoena izateari, eta ondoren, Jon, Unai, Ander, Mikel eta Oier, Eustatek gaur jakinarazo dauenez.
Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jarteko aukerea emoten dau, eta gurasoek bakun batera joten dabe. Ehun izen ugarienen artean Jon Ander konposatua bakarrik agertzen da mutilen artean; Mariagaz osotutako neskentzakoak, hain ugariak ziranak, ez dira agertu be egiten.
Eustatek dino, EAEn 2004-2006 artean jaiotakoei ipinitako izenez ari dalarik, euskal izenak dirala nagusi, batzuetan bi grafia agertzen diralarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bikote honeek danak, Itsaso eta Ion izan ezik, 100 ugarienen artean dagoz.
Maria eta Miren bikotean izan ezik, izen baten euskal formea nagusitzen da; horixe gertatzen da Ane-Ana, Xabier-Javier, Jon-Juan, Mikel-Miguel bikoteetan.
2006ko estadistikan 1.040 neska izen desbardin agertzen dira, eta 1.125 mutil izen; horreetatik, behin bakarrik agertzen dira 1.015 neska izen eta 955 mutil izen. Izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak edota anglo-saxoiak be agertzen dira. Erabilitako izen kopurua, 1999tik, % 58,6 hazi da mutilen artean eta % 44,3 neskenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!