Lekeitioko Udalak eta Bilboko Eleiz Artearen Museoak erakusketa bat inaugurau dabe Santa Maria eleizan

Bizkaie! 2008-07-04 15:35   Kulturea

Santa Maria eleizearen esparru osoagaz integraturik eta aldi berean isolaturik dagoan toki batean kokaturik dago erakusketea. 1250etik 1900era arte, garai erromantikotik garaikidera bitarteko Lekeitioko artearen historia batzen dituen 32 artelanek osotzen dabe erakusketea, eta abuztuaren 31ra bitartean izango da ikusgai.

Lekeitioko Udalak eta Bilboko Eleiz Artearen Museoak Bizkaiko Ondarearen Hedapen Planaren barruan antolatutako ‘Lekeitio artean’ izeneko erakusketa inaugurau dabe gaur. Santa Maria eleizearen esparru osoagaz integraturik eta aldi berean isolaturik dagoan toki batean kokaturik dago erakusketea. 1250etik 1900era arte, garai erromantikotik garaikidera bitarteko Lekeitioko artearen historia batzen dituen 32 artelanek osotzen dabe erakusketea, eta abuztuaren 31ra bitartean izango da ikusgai.

Antolatzaileen arabera, salbuespenak salbuespen, normalean publikoarentzako ikusgai ez dagozan artelanek osotzen dabe erakusketea. Santa Maria eleizea eta Santo Domingo Konpainia eta beste zenbait baselizatako eskultura, margo, jantzi, urregintza, burdinesi eta planoak izango dira ikusgai.

Sarritan, artelan honeen jatorria oso urrutikoa da: Ingalaterra, Frantzia, Belgika edo baita Txina be. Artelan horreetako asko, herritik kanpo egindako egonaldietan jaioterriagazko loturea bizirik mantendu eben lekeitiar askok eleizei egindako erregaluak dira.

Santa Maria eleizako erakusketea herriko eleiz ondarea ezagutzera emotera zuzendurik dagozan zenbait ekimen abian jartea aurreikusten dauen Lekeitioko Udalaren eta Eleiz Artearen Museoaren artean berbatutako akordio baten barruan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu