Plentziako Udal Ordenantzen 500. urteurrena, 1508-2008

Bizkaie! 2008-07-07 12:15

Plentziako uriko Udal Ordenantzen bosgarren mendeurrena dala eta, Udalak Eusko Ikaskuntzagaz batera, historia zabaltzeko Jardunaldiak antolatu ditu garagarrilaren 8tik 12ra. Uriko eta eskualdeko garai kultural garrantzitsuenetakoa nabarmenduko da bertan.

Plentziako uriko Udal Ordenantzen bosgarren mendeurrena dala eta, Udalak Eusko Ikaskuntzagaz batera, historia zabaltzeko Jardunaldiak antolatu ditu garagarrilaren 8tik 12ra. Uriko eta eskualdeko garai kultural garrantzitsuenetakoa nabarmenduko da bertan. Sei berbaldi emongo dira Uribilduaren jatorriaren inguruan, honen eremu fisikoa, udal ordenantzen garrantzia, Plentziako itsasadarra eta bere portu izaera, uri ofizioak, etab.

Lege araudi barriak, Bizkaiko beste zenbait uribilduren antzekoak, Uria eta Plentziako portua Berpizkundean gertatu zan Europako urien emantzipazino fenomenoaren barruan kokatzea bideratzen dau. Merkataritza portu guztiz aktiboan integraturiko Uri eta eskualdeko kultura aro garrantzitsuenetako batzuk nabarmentzen saiatuko dira Jardunaldi honeek. Erispide zientifikoetatik aztertu beharreko gaiak eta lankide adituen maila kontuan harturik, Plentziako portuaren eta Butroe eskualdearen kultura egitura konplexuen ikerketeari begira ekarpen guztiz baliotsuak ataratea espero dabe antolatzaileek.

2008.07.08, martitzena

19:00 Jardunaldien hasierea. Isabel Zarauza, Plentziako alkate and.a; Ramón Anasagasti, Plentziako Kultura zinegotzi jn.a; Jon Kortazar, Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko Lehendakariorde jn.a eta Gonzalo Duo, Jardunaldien koordinatzaile jn.a, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundearen izenean.

19:30 Komunikazinoa. 'Gorliz-Plentzia: reflexiones sobre la relación histórica anteiglesia-villa'. Hizlaria: María José Torrecilla Gorbea. Boinas La Encartada Museoa.

20:00 Berbaldia. 'Nacimiento y desarrollo urbano de Plentzia en la Edad Media'. Hizlaria: Sergio Martinez. Kantabriako Unibersidadea.

2008.07.09, eguaztena

20:00 Berbaldia. 'Medio Físico de Plentzia: Necesidad y capacidad de sus naturales para modificar y adaptarse al medio'. Hizlaria: Mª Pilar Ropero, Historialaria.

2008.07.10, eguena

20:00 Berbaldia. 'Las Ordenanzas Municipales de Plencia de 1508'. Hizlaria: Javier Enriquez, Historialaria.

2008.07.11, barikua

19:30 Komunikazinoa. 'Oficios urbanos en la villa y puerto de Plentzia en 1500'. Hizlaria: Gonzalo Duo, Etnógrafoa. Historialaria. Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos

20:00 Berbaldia. 'Tipologías navales cantábricas en torno al año 1500'. Hizlaria: José Luis Casado Soto, Kantauriko Itsas-Museoaren zuzendaria.

2008.07.12, zapatua

12:00 Bisitaldi gidatua Plentziako gune historiko-artistikora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu