Iñaki Goenaga Fundazinoak 255 espezializazino-beka eskaini ditu

Bizkaie! 2008-07-04 14:14

Bekadunak ikerketa-proiektuan sartuko dira. Urriaren 20tik aurrera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroren batean egin beharko dabe lan. Izena emoteko epea garagarrilaren 29ra arte egongo da.

Innobasque erakundeko Iñaki Goenaga Fundazinoak 255 espezializazino-beka eskaini ditu. Bekak espezializau eta lan-munduan arrakastaz sartu gura daben lizentziadunei zuzenduta dagoz.

Edizino honetan 34 titulazino baino gehiagotako bekak eskaintzen dira. Ingeniaritza eta zientzietako lizentziadunez gan, aurten humanidade, enpresa, zuzenbide, zientzia ekonomiko, psikologia, soziologia edo kazetaritzako lizentziadunak behar dira, Iñaki Goenaga Fundazinoko arduradunek iragarri dabenez.

Bekek urtebeteko iraupena dabe, beste urtebetez luzatzeko aukereagaz, hilean 1.200 euro gordineko diru-kopurua jagoke.

Bekadunak ikerketa-proiektuan sartuko dira. Urriaren 20tik aurrera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroren batean egin beharko dabe lan. Izena emoteko epea garagarrilaren 29ra arte egongo da zabalik www.becasinakigoenaga.org webgunearen bitartez.

Iñaki Goenaga Fundazinoaren helburua beka-programak sortu eta kudeatzea da, ikertzaile gazteak zientzia eta teknologia aldetik preparau eta gero lan-munduan sartzeko.

Orain arte egindako 29 deialdietan 4.100 beka emon dira (beka bakotxa urtebeteko egonaldi legez hartuta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu