Tecnaliak 15.000 euro banatuko ditu bere IV. Kazetaritza Sarian

Bizkaie! 2008-07-08 15:54

Sari honen bitartez pizgarri bat eskaini gura jake ikerketearen, barrikuntzearen eta teknologia-garapenaren ezagutzea sustatzen eta zabaltzen daben komunikabideetako profesionalei (prentsa, irratia, telebista eta internet).

'Barritzea etorkizuna eregitea da' lemapean, 15.000 euro banatuko dira sari desbardinetan. Azti, ESI, Fatronik, Inasmet, Labein, Neiker eta Robotiker enpresek osotzen daben teknologia-korporazinoa da Tecnalia.

Antolatzaileen esanetan, sari honen bitartez pizgarri bat eskaini gura jake ikerketearen, barrikuntzearen eta teknologia-garapenaren ezagutzea sustatzen eta zabaltzen daben komunikabideetako profesionalei (prentsa, irratia, telebista eta internet).

Sarira aurkeztu gura daben komunikazinoko profesionalek beren izenagaz edo ezinenagaz sinatu eta argitaratu, emitidu edo zabaldu dituen lanak aurkez leikiez, bakarka edo taldean eginak eta kazetaritzako edozein moldetakoak, irratirako, telebistarako eta interneterako egindakoak.

Lanek ondoko gaiei buruzkoak izan behar dabe: teknologia barriak eta aurrerakuntzea, ongizatea eta jasangarritasuna; lehiakortasuna, teknologia eta lankidetza-sareak; eta prozesuetako edo produktuetako barrikuntzearen adibideak.

Sariketa hiru ataletan banatua dago, diru-sariaren aldetik. Lehen sariaren irabazleak 9.000 euro jasoko ditu, eta 3.000 euroko bi akzesit be izango dira. Epaimahaikideak teknologia-ikerketearen eta barrikuntzearen arloan izen handia daben personak dira, eta, epaimahaiburua, Jose Angel Sanchez Asiain COTEC Fundazinoko presidentea izango da.

Enpresa honeek dira sariaren babesle: Financiera y Minera (Cementos Rezola), Fundiciones del Estanda, Ingeteam Corporación eta Iberdrola. Epaia urriaren 31 baino lehen emongo da, eta geroago antolatuko dan ekitaldi batean egingo da sari-banaketea.

Sariak aurreko ekitaldian izandako arrakasta bera izatea espero dabe sustatzaileek aurten be, bai aurkeztutako lanen kopuruari, bai kalidadeari jagokenez. Aurreko ekitaldian, Tecnaliak 250 kazetaritza-lan baino gehiago jaso zituan, oso kalidade handikoak. Irabazlea Roberto Sanchez Benitez kazetaria izan zan, Canal Sur telebistako 'Tecnópolis' saioagaitik.

Akzesita irabazi eben, bestalde, Beñar Kortabarriak, Elhuyarren eta ETBren lankidetzazko 'Teknopolis' programeagaitik, eta Carlos Molinak, 'Cinco días' egunkarian argitaratutako 'I+D+i' lanangaitik. Aitamen berezia eskuratu eban Abraham Alonsok, 'Muy interesante' aldizkarian argitaratutako 'El imperio de lo pequeño. Nanotecnología' lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu