Kontsumitzaileen dekretuak eskubideak zatitzen ditu
2008-07-07 15:42 Euskerea berbagaiKontseiluak egindako bost azterketek, museoen nahiz zinemen analisiak, ardao botilen eta jogurt etiketen azterketeak eta gaur aurkeztutako ur-botilen etiketenak, Bartzelonako deklarazinoa ez dala beteten argi itxi dabe.
Kontseiluak EAEko Kontsumitzaileen Eskubideen dekretua aztertu eta zenbait elementu positibo atzemon arren, oro har, ez dala eraginkorra izango ondorioztatu da. Hori egiaztatzeko helburuagaz, Kontseilutik’ aldizkariaren azken azterketea aurkeztu dabe, ur-botilen etiketen inguruko analisia hain zuzen be. Izan be, aitatutako azterketeak argi itxi dauen legez, Euskal Herrian saltzen diran ur botiletan oso eskasa da euskerearen presentzia eta onartutako Kontsumitzaileen dekretuak ez dau egoerea aldatuko, ez baititu, beste alor askoren artean, etiketak arautzen. Kontseiluak egindako bosgarren azterketea da hau eta guztiek egoera kezkagarri bera islatzen dabe. ‘Dekretu honegaz egoerea arautzeko eta hobetzeko aukera barri bat galdu dogu’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Edozelan be, dekretuaren alde positiboak be nabarmendu ditue. Bi dira dekretuaren ekarpen esanguratsuak. Alde batetik, Kontseiluak orain hilebete eskatu eban legez, hizkuntza-eskubideak urratzeagaitik zigorrak ezarriko dira. Dana dala, ez ditue zigorrak zehaztu eta holan beren aplikazinoa oso zalantzazkoa da, beraz, azken finean, ‘zigor teorikoak besterik ez dira izango’, azaldu dabe.
Bestetik, positibotzat jo dabe dekretuak arauak betetzeko epe zehatzak zehaztea. ‘Enpresak egokitzeko epea beharrezkoa da, ez dogu inoiz kritikauko epe luze bat aukeratzea, bai, ostera, eperik barik aritzea, holan ez baita ziurtatzen progresibidadea’, adierazo dabe.
Kontseiluak egindako lehen zuzenketea eremu administratiboei buruzkoa da. Izan be, Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernuak Vascuencearen legean bezela, lurraldearen zonifikazinoaren alde egin dau dekretu honetan, euskaldunon hizkuntza-eskubideak arauz urratzeko bidea ezarriz. Izan be, dekretua ez da EAE osoan aplikauko, elebidun tasa % 33tik gorakoa daben udalerrietan eta uriburuetan baino ez da aplikauko. Eusko Jaurlaritzeak argitaratu barri dauen inkesta soziolinguistikoaren datuen arabera, EAEko elebidun tasa % 31,1ekoa da, dekretua beteteko ezarritakoa baino txikiagoa. Bizkaikoa % 23koa da eta Arabakoa barriz, % 14koa. ‘Zelan da posible EAEko elebidun tasa baino handiagoa izatea gitxienekoa?’, galdetu dabe.
Arauok hizkuntza komunidadeak presentzia dauen gune administratibo guztietan aplikau behar dira. EAEri jagokonez, beraz, udalerri guztietan. ‘Edozein kasutan garbi itxi behar da hizkuntza gitxitu baten kasuan ezagutza-tasak ez dauela haren lurraldea definiduten’, azaldu dabe.
Bigarren zuzenketea dekretuak zehaztutako enpresen neurriaren arabera ezarri dan mugeari buruzkoa da. Enpresen neurri-erispideak ez dau eskubidea bermatzeko unean muga izan behar, dekretuak enpresa guztiei eragin beharko leuskie. ‘Egokitzeko zailtasun handiagoak dituenek laguntza gehiago jaso behar dabe eta epe handiagoa eskaini behar jake jagokezan helburuetara iheltzeko’, adierazo dabe.
Hirugarrenez, kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak jardun ekonomiko guztietan bermatu behar dira. Dekretu hau nagusiki garraioaz, telefonia enpresez, energia hornitzaileez eta gainazal handiez ari da, ganerakoak kanpoan itxita. Kontseiluak gai arriskutsuei arreta berezia eskaini behar jakela nabarmendu dau.
Bestetik, etiketen gaia guztiz kanpo ixtea salatu dau Kontseiluak. Euskal Herrian salerosten diran produktu eta zerbitzu guztiei aplikau behar jake euskeraz etiketetako araua. Horixe da hain zuzen be Bartzelonako deklarazinoaren 50.2. artikuluak adierazoten dauena: hizkuntz komunidade propioaren lurraldeen gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazino osoa izateko idatzia zein ahozkoa, lurraldean finkatutako merkataritza-establezimenduek eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuez, besteak beste, erabiltze-jarraibideak, etiketak, osogai-zerrendak, publizidadea, bermeak eta ganerakoak.
Kontseiluak egindako bost azterketek, museoen nahiz zinemen analisiak, ardao botilen eta jogurt etiketen azterketeak eta gaur aurkeztutako ur-botilen etiketenak, Bartzelonako deklarazinoa ez dala beteten argi itxi dabe. ‘Bost azterketa egin doguz eta guztietan ikusi da enpresa gehienek gitxieneko zerbitzuak diranak be ez dituela euskaraz eskaintzen, bereziki etiketen alorrean’, adierazo dau Iñaki Lasak.
Gaurkoa ez da Kontseiluak erabiltzaileen eskubideen garrantzia azpimarratzen dauen lehen aldia. Batetik, igaz Kontseiluak ‘Euskaldunon hizkuntza-eskubideak kontsumo harremanetan’ txostenaren bidez egoerearen azterketea egiteaz gan, babeserako beharrezkoak diran puntuak aitatu zituan. Gaur dekretuari egindako zuzenketak aurretik jakinarazo zituan: gune administratibo guztietan agertu beharra, gai arriskutsuek eta botikek lehentasun berezia behar dabela …
Behatokiak be, igaz gaiari buruzko txosten berezitua argitaratu eban. ‘Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian’ izenburupean, Europar Batasuneko, Frantziako estaduko, Espainiako estaduko, Nafarroako eta EAEko araudia aztertu eban. Horren bidez, euskaldunon hizkuntza-eskubideak ez dirala bermatzen ondorioztatu eben. Azterketea kontsumitzaile euskaldunek gero eta kexa gehiago egiten dituelako egin zan. Behatokiak kexak ‘euskararen telefonoa’ren bidez jasoten ditu (www.euskararentelefonoa.com). ‘Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian’ txostena eskuratzeko: http://www.behatokia.org/dokumentuak/TB09E.pdf
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!