Elorrioko Arriolako XX. Jazz Blues Jaialdia Zemendiaren 12tik 22ra

Bizkaie! 2009-10-26 10:59   Musikea

Danetara, sei hitzordu izango dira zemendiaren 12tik 22ra. Bost blues talde eta bakarlari (Spikedrivers, Bluedays, Wilko Johnson + Benjamin Tehoval eta Chilis con carne) eta jazz estiloko beste hiru talde (Zemendiaren 12an jaialdiari hasierea emongo deutson Mina Agossi Trio, Miralta, Sambeat & Kamaguchi trio eta Points txekiar taldea).

Elorrioko XX. Jazz Blues Jaialdia da honezkero, urteurren biribila eta aurten be egitarau ederra preparau dabe antolatzaileek. Danetara, sei hitzordu izango dira zemendiaren 12tik 22ra. Bost blues talde eta bakarlari (Spikedrivers, Bluedays, Wilko Johnson + Benjamin Tehoval eta Chilis con carne) eta jazz estiloko beste hiru talde (Zemendiaren 12an jaialdiari hasierea emongo deutson Mina Agossi Trio, Miralta, Sambeat & Kamaguchi trio eta Points txekiar taldea). Kontzertuak Arriolako Ateneoan, Portalekua tabernan eta Parra tabernan izango dira.


Arriolako XX. Jazz Blues Jaialdia. Egitaraua

- Zemendiaren 12an, Elorrioko Ateneon, gaueko 22:00etan. Mina Agossi jazz garaikideko figura nagusietako bat da, bere erroak erritmo afrikarretan eta New Orleans-go bluesik onenean dagoz. Estilo personala garatu dauen abeslari bikaina da eta egungo interpretatzailerik onenen artean dago. Bere kontzertuetan Mina-ren ahotsak hartzen dau protagonismo osoa inprobisazinoari lekua emonez. Karrera hasieratik, jentaurrean bere kantak eta bertsino gitxi batzuk aurkezteko apustua egin izan dau.

- Zemendiaren 13an, Ateneon, gaueko 22:30etn. Marc Miraltak eta Perico Sambeatek urte asko daroez alkarlanean jazz proiektu desbardinetan. Estaduko jazz musikari onenetakoen artean dagoz. Masa Kamaguchi japoniarrak osotzen dau hirukotea. Adituen esanetan, kontrabaxuaren birtuosoa da Kamaguchi.

- Zemendiaren 14an, Atenean, gaueko 22:30ean. Ben Tyzack-ek Spikedrivers taldea sortu eban 1992an. Ordutik, zazpi disko kaleratu ditue. Euren musikearen oinarria jatorrizko bluesa da. Konposizinoak, ahots armoniak eta instrumentazino parebakoak amerikar sustraietan eta herrialdeko oinordetza musika aberatsean inspiretan dira, soinu freskoa sortuz. Gaur egungo talde barritzaile eta originaletariko bat da.

- Zemendiaren 15ean, Portalekuan, 21:30ean. Bluedays taldearen estiloan Texasko banden hotsa da nagusi; dotoretasuna eta erritmo oinarri sendoa nahasten dira bere soinuan. Chicagoko Blues klasikoa bere ukituakaz topetan dogu talde honen errepertorioan; bat-bateko konponketa sarkorrak, taldeak berak osotutako indar eta erritmo biziko kantuak… Zuzenean jarduteko taldea da, musikari profesionalek osotua eta penintsulako leku eta neurri guztietako areto eta klubetan ibilitakoak.

- Zemendiaren 20an, Atenean, 22:30ean. Points taldeak Getxoko 33. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako lehen saria irabazi eban. Points taldea Pragako Jaroslav musika-eskolako ikasleek sortu eben 2007ko udabarrian. Instrumentu armonikoak ez egoteak, pianorik edo gitarrarik, esaterako, musikariei espazio gehiago emoten deutse alkar eragiteko.

- Zemendiaren 21ean, Ateneon, 22:30ean. Wilko Johnson Rythm & blues doinuak eta rock & rolla era elektriko eta bizian jorratzen dituan musikaria da. Pub rock deituriko estiloan aitzindaria izan zan Dr.Feelgood taldeko gitarra jotzaile ohia. Ian Dury & The Blockheads taldeagaz be ibili zan. Oso diskografia luzea dauka Wilkok, bere ibilbidearen erakusgarri.

Benjamin Tehoval
ek, barriz, mota guztietako kantariak interpretetan ditu. Jazz-entzulegoak ‘Nancy Jazz Compulsion’ izeneko jaialdian izan dituan agerpenakaitik ezagutu arren, rockaren entzulegoak be Tehoval nor dan badaki ‘L´Echo Des Bananes’ eta rock-jaialdi eta klubetan parte hartu izan dauelako.

- Zemendiaren 22an, Parra tabernan, 21:30ean. Chilis con carne taldea 2006an sortu zan rock blues musika indartsua taula gainean eskaintzeko asmoz. Jimi Hendrix edota Steve Vaughan musikari haundien eragina daukien arren, euren estilo propioa lortu dabe. taldearen zuzenekoetan Iparamerikako rock blues atmosferea sortzeko gai dira, maisutasun handiz.


Informazino gehiago:

www.arriolaka.com/eu
www.youtube.com/arriolakulturaretoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu