Artezblaik Carles Battleren ‘Bartzelona ahaztu’ 2008ko Premi Born sariaren irabazlea argitaratu dau

Bizkaie! 2009-10-28 11:06   Kulturea

Artezblai argitaletxeak, Antzerki Testu bildumearen barruan, Carles Batlleren ‘Olvidar Barcelona’ euskeraz argitaratu dau, Menorcako Cercle Artistik-ek antolatzen dauen Premi Born sariaren igazko irabazlea. Iñaki Ziarrustak egin dau ‘Bartzelona ahaztu’ lanaren itzulpena.

Artezblai argitaletxeak, Antzerki Testu bildumearen barruan, Carles Batlleren ‘Olvidar Barcelona’ euskeraz argitaratu dau, Menorcako Cercle Artistik-ek antolatzen dauen Premi Born sariaren igazko irabazlea. Iñaki Ziarrustak egin dau ‘Bartzelona ahaztu’ lanaren itzulpena.

‘Bartzelona ahaztu’ lanak Bartzelonako urian batzen diran 'bizitza gurutzatu' batzuk aurkezten ditu: neska japoniarra, filosofia irakasle bi, supermerkatu pakistandar bateko arduraduna, Finlandiako margolaria, 'La Caixa'-ko langilea eta irakasle bi. Pertsonaiek, hasiera batean independienteak emoten dabe baina euren arteko lotura bitxiak daukiez.

Thriller bat non desagerpen arraro batek astindu eta atsekabetzen ditu. Eta badirudi txunditu egiten dituala errealidadea ipuinen bitartez azaltzeak, zahar bezain ahaztuta daukagun fenomeno horrek, hain zuzen. Testuan, Batllek bere lanetan erabilitako ikuspuntuaren kontzeptua berragertzen da.

Carles Batlleren obren artean, hurrengo honeek dira esanguratsuenak: ‘Temptació’, 2004an Kataluniako Antzoki Nazionalean eta Vienako Burgtheater antzokian estreinautakoa; ‘Combat’, (1995-1998) Europa eta Amerikako hainbat herritan estreinautakoa; ‘Suite’ (1999ko SGAEk saritua), edo ‘Oasi’ (2002ko Recull saria), 2004an Bremengo Stadt Theater Jaialdian alemanezko itzulpenik onenaren saria be jaso eban. ‘Transit’ bere azken obra, 2007ko urrian Bartzelonako Becket Aretoan eta Gironako Temporada Alta Jaialdian estreinau zan. Becket Aretoan 'Obrador' izeneko ikerkuntza eta sorkuntza dramaturgikorako gunearen sortzailea eta zuzendaria izan da. Pausa antzerki aldizkariaren zuzendaria da. 1998 eta 2004 bitartean Kataluniako Antzerki Nazionaleko Aholkularitza Kontseiluaren kide izan zan. 2003 eta 2004an, barriz, TNC-n dramaturgo egoiliar ibili zan. Dramaturgia eta Literatura Dramatiko irakaslea da Bartzelonako Antzerki Institutuan eta UAB-n, Bartzelonako unibersidade Autonomoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu