Miren Amuriza lehenengo Laudion; saioko hiru bizkaitarrak finalerdietara
2009-10-26 09:31 BertsolaritzeaFinal laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako.
Final laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako. Laudioko saioan ordena honetan urten eben bertsolariak oholtza ganera: Onintza Enbeita, Jon Martin, Miren Amuriza, Iñigo Izagirre, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' eta Fredi Paia.
M. Amurizak sensibilidade handiagaz kantau eban saio guztian. Gai serioetan zein umorea erabili behar zanean be erakutsi eban hori. Hamarreko txikerrean, esate baterako, elegante ibili zan. Horretan asko lagundu eban F. Paia algortarrak. Saio polita egin eban Fredik, hamarreko txikerrean golpea jo eta beste ariketetan beherantza joan barik. J. Martinek bertsolerroz bertsolerro puntuak batu ebazan. O. Enbeitak sano errealak egiten dauz egoera guztiak. Bertsokera garbia dauka muxikarrak, jentearengana ailegetan dana. A. Oiartzabal eta I. Izagirre, lehenengo lauren aldean, beheratxoago ibili ziran, baina zortziko txikerreko ofizio polita egin eben bien artean.
Zortziko handian gustura entzun genduzan O. Enbeita eta J. Martin. Alakranaren inguruan. O. Enbeita errealidadean gehiago sartu zan eta Jon Martin bere bertsoak parau barik jantzi guran ibili zan. Zortziko handiko gaiek ─Alakrana, Egunkaria eta krisiaren ingurukoak, hain zuzen be─ez eben luziduteko aukera gehiegirik emon.
Zortziko txikian gora egin eban saioak. J. Martin eta M. Amurizaren ofizioak jentearengan barre-zantzoak eragin ebazan. Batera afaltzen daben aspaldiko lagunen papelean kantau eben biak. Jon komunera joan eta bueltan Miren erdi-biluzik topetan dau. J. Martinek lehenengo bertsoan hainbat afaldu dauela baina oindino badaukala postrerako lekua kantau eutson Mireni. Berriztarrak, barriz, berogailuaren ideia atara eban, beroaren kontua zala dana. Bere bigarren bertsoan ederto bota eban ia postrea afaria baino hobea izango zan. J. Martinek, barriz, galanta bota eban bere azkeneko bertsoan, Mirenen aita akorduan, ezin dauela ezebe egin.
Hamarreko txikerrean F. Paiak eta M. Amurizak egin eben orain arte entzun dodan ofiziorik onena. Alkarreri lagunduta, baina erantzunda eta ideiak emonaz. Mirenek bost urte daroaz zahar-etxe batean eta F. Paia etorribarria Mirenen gelan iminten dabe. Saio hau hobeto www.bertsoa.com edo www.bertsoplaza.com webguneetan entzuten badozue. J. Martinek be erraztasun handiagaz osotzen ebazan bere bertsoak.
Puntu erantzunean O. Enbeitak euki eban argien zer kontestau. Fredi be polito ibili zan. Halanda be, puntu batzuk erantzuten gatxak eretxi jatazan, batez be, ipinterakoan eukitako belozidadeagaitik. Kartzelako beharrean (gaia: 'mila bider pentsau izan dozu ez dozula barriro guzurrik esango, baina barriro esan dozu') lehenengo hiru sailkatuak ibili ziran bestean ganetik: M. Amuriza, F. Paia eta J. Martin.
Azkenean, holantxe parau ziran puntuazinoak:
1. M. Amuriza: 655,5 puntu
2. F. Paia: 649 puntu
3. J. Martin: 639 puntu
4. O. Enbeita: 632,5 puntu
5. Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa': 601 puntu
6. Iñigo Izagirre: 596 puntu
Eta, Laudion erabagi zan, baita, finalaurrekoetan parte hartuko dabenen zerrendea. Zuzenean txartela honako honeek lortu eben:
Zestokoa lehen sailkatua |
Jone Uria |
661,5 puntu |
Leitzako lehen sailkatua |
Etxahun Lekue |
643 puntu |
Bilboko lehen sailkatua |
Iñaki Zelaia |
643 puntu |
Uztaritzeko lehen sailkatua |
Beñat Gaztelumendi |
669 puntu |
Zarauzko lehen sailkatua |
Iker Zubeldia |
643 puntu |
Laudioko lehen sailkatua |
Miren Amuriza |
655,5 |
Puntuazinoz, txartela honeek lortu dabe:
1 – Arkaitz Estiballes |
661 puntu |
2 – Uxue Alberdi |
660 puntu |
3 – Aitor Sarriegi |
657 puntu |
4 – Fredi Paia |
649 puntu |
5 – Xabier Paya |
644,5 puntu |
6 – Iñaki Gurrutxaga |
642,5 puntu |
7- Julio Soto |
639,5 puntu |
8- Jon Martin |
639 puntu |
9 – Maddalen Arzallus |
636,5 puntu |
10- Ainhoa Agirreazaldegi |
634 puntu |
11- Onintza Enbeita |
632,5 puntu |
Finalaurrekoen lehenengo bueltea:
Bergara
|
Gasteiz
|
Tolosa
|
Hendaia
|
Aitor Mendiluze |
Unai Iturriaga |
Igor Elortza |
Amets Arzallus |
Maialen Lujanbio |
Miren Amuriza |
Sustrai Colina |
Jon Maia |
Etxahun Lekue |
Iñaki Zelaia |
Iker Zubeldia |
Jone Uria |
Beñat Gaztelumendi |
Arkaitz Estiballes |
Uxue Alberdi |
Aitor Sarriegi |
Fredi Paia |
Xabier Paya |
Iñaki Gurrutxaga |
Julio Soto |
Jon Martin |
Maddalen Arzallus |
Ainhoa Agirreazaldegi |
Onintza Enbeita |
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!