Xabier Letek jaso dau Euskadi Literatura saria
2009-10-27 14:11 sariak-autortzakLetek Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanagaz irabazi dau saria, euskerazko literatura modalidadean. Lanaren klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskursiboa goraipatu ditu epaimahaiak.
Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanagaz irabazi dau Euskadi Literatura saria, euskerazko literatura modalidadean. Lanaren klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskursiboa goraipatu ditu epaimahaiak. Ganera, Ez Dok Amairu taldeko partaide izan zanaren ahotsaren benekotasuna be saritu dabe. Jokin Muñozek, Xabier Montoiak, Itxaro Bordak, Harkaitz Canok edo Iban Zalduak jaso dabe, besteak beste, Euskadi Literatura saria.
Letek 18.000 euroko saria jasoko dau eta 4.000 euroko laguntzinoa saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzeko.
Bestalde, itzulpenaren Euskadi saria Antton Olanorentzat izan da, Wilkie Collins ingeles idazlearen The Moonstone (Ilargi-harria) nobelearen itzulpenari esker. 'Antton Olanoren itzulpenak bikain eta oreka handiz islatzen dau euskeraz Wilkie Collinsen obrearen tonu orokorra, nobelako kontalari desbardinen erregistroen aberastasuna zein bere ezaugarri pertsonal eta sozialakaz', azaldu dau epaimahaiak.
Olanok be 18.000 euroko saria jasoko dau. Josu Zabaletak, Fernando Reyk, Iñaki Mendigurenek eta Antton Garikanok jaso dabe aurretik sari hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!