Frantzia, Txekiar Errepublika eta Lituaniako taldeak izango dira Getxoko 29. Aste Koralean

Bizkaie! 2009-10-27 11:07   Musikea

Aste Koralaren ardatza taldeen errepertorio zabala da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijino musikeaz gozetako aukerea izango dabe. Konbidautako taldeen kalidadea nabarmentzekoa da, nazinoartean izandako arrakastek bermatzen dabe hori. Ekimena zemendiaren 28tik 30era bitartean egingo da.

Zemendiaren 28tik 30era, Frantziako, Txekiar Errepublikako eta Lituaniako taldeak jardungo dira Algortako El Redentor eleizan Getxoko 29. Aste Koralean. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta sarrerak dobakoak izango dira.

Aste Koralaren ardatza taldeen errepertorio zabala da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijino musikeaz gozetako aukerea izango dabe. Konbidautako taldeen kalidadea nabarmentzekoa da, nazinoartean izandako arrakastek bermatzen dabe hori. Entzuleei herrialde desbardinetako taldeak eta musika korala ikusteko modu desbardinak erakustea da ekimen honen helburu nagusia.

Eguaztenean, Frantziako Choeur de Chamber Du Maine ahots mistoen abesbatza gaztea izango da protagonista. Talde horren helburua abeslari zaleak eta kantuko klasetatik graduau barriak diran abeslari gazteak etorkizunean profesionalak izateko alkarregaz preparetea da. Azken bederatzi urteotan egitarau ugari aurkeztu ditue Barrokotik XXI. mendeko musikaraino.

Biharamunean, eguenean, Txekiar Errepublikako Primavera Children's Choir Ensemble umeen abesbatzak hartuko dau lekukoa. Jaroslav Dostalik bere sortzailearen zuzendaritzapean, talde honek talentudun gazteak batzen ditu eta perfekzino teknikoan oinarritutako interpretazino modernoa eskaini, adierazkortasun sinisgarri bategaz alkartuta.

Azkenik, hirugarren saioan, barikuan, Letoniako Swedbank Chamber Choir ahots mistoen taldea jardungo da Getxon. Sortu zanetik abesbatzak lan sakon bat egin dau eta Letoniako bost koru onenen artean dago. Azken urteotan taldeak nazinoarteko lehiaketetan arrakasta handia lortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu