Aurtengo Getxophoto arrakasta handiz amaitu da

Bizkaie! 2009-10-16 16:44   Kulturea

Begihandi kolektiboak antolatuta, Jaialdiaren helburua Getxo erakusleiho bihurtzea da eta Portu Zaharreko auzokideak, Algortako Merkatuko merkatariak edo udalerriko taberna eta saltokiak, txokoak zein alkarte gastronomikoak, danak izan dira ekimeneko partaide.

GETXOPHOTO Nazinoarteko Argazki Jaialdiko hirugarren edizinoak arrakastatsua izan dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Begihandi kolektiboak antolatuta, Jaialdiaren helburua Getxo erakusleiho bihurtzea da eta Portu Zaharreko auzokideak, Algortako Merkatuko merkatariak edo udalerriko taberna eta saltokiak, txokoak zein alkarte gastronomikoak, danak izan dira ekimeneko partaide.

Hirugarren edizino honetan GETXOPHOTO finkatu egin da, publikoari zein profesionalei jagokenez. Publikoak honezkero ulertzen dau proposamena eta horren adibide izan dira hilabete guzti honeetan mapeagaz eskuan argazkilaritzaz gozau dabenak. Erakusketa gehienak espazio publikoetan dirala kontutan izanda, ezinezkoa da begiraleen zenbatekoaren datuak emotea; dana dala, antolatzaileen eretxiz 60.000 lagun hurreratu dira erakusketa zein jardueratara. Hirugarren edizino honek argazkilari, editore eta kritikoen artean interes handia sortu dau. Bisita gidatuak, Bertsophoto eta Pop Proiekzinoa ekimenek arrakasta handia izan dabe parte hartzeari jagokonean.


Programazino bikaina

Asiako Fikzioak izenpean, aurtengo edizinoan hogei egile ospetsuren obrak aukeratu ditue. Alejandro Castellote komisario lanetan ibili da eta jaialdiak Japon, Hego Korea eta Taiwan-eko 17 artisten lanak batu ditu. Yasumasa Morimura, Wang Qingsong eta Cui Xiuwen, Yao Lu, Liyu+Liubo, Maleonn, Myoung Ho Lee, Sawada Tomoko edo Noriko Yamaguchi artista ospetsuak parte hartu dabe, besteak beste.


GETXOPHOTO TOUR

Jaialdia amaitu arren, zemendiaren hasieran, bigarren urtez, GETXOPHOTO TOUR egingo da, Euskal Herriko Unibersidadeak antolatutako edizino berezia eta Leioako Kanpusean zemendiaren 2tik 30era.

GETXOPHOTOn erakutsitako irudi batzuk, Myoung Ho Lee, Wang Qingsong, Hu Yang edo Cui Xiuwen artistenak, kasurako, Leioako campusean jarriko dira ikusgai. Ganera, Alejandro Castellotek eta Susana Iturriozek -Artium Museoak produzitutako Zhú Yì! argakizgintza txinatarraren eraskusketaren komisarioa- asiako argazkigintzearen inguruko mintegi bat eskainiko dabe zemendiaren 3an eta 4an Arte Ederretako Fakultadean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu