MuGAgabe ekimenak bost antzerki talde eta bost artista dakarz

Bizkaie! 2009-10-16 11:39   Kulturea

III. Mugagabe. Arte guztiak, guztientzat ekimenaren helburua Bizkaiko antzerki taldeen lana babestea, bultzatzea eta zabaltzea da.

'Mugagabe. Arte guztiak, guztientzat' egitasmoaren III. edizinoan, bost antzerki talde (Gilkitxaro, La Ressistens, Simulacro Teatro, Nexo Teatro eta Maskarada) nahastau dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz eta Ondarroa, Barakaldo, Urduliz, Arrigorriaga, Bilbo eta Erandioko udalen kolaborazinoagaz, aitatu herri eta eskualdeetan antzerki taldeen lana babestea, bultzatzea eta zabaltzea da helburua, 'antzerki garaikidea babestea, izan be, Euskal Herria bertoko talderik barik gelditzen ari baita' esan dau ekimenaren kudeatzaile Arantxa Iurrek. Josune Aristondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, barriz, ondokoa adierazo dau: 'holako ekimenek kalidadezko antzerki proposamen barritzailea dakarre, eta guztion ahalegina egin behar da kulturearen alde lan egiteko'.

Aurten parte hartuko daben bost antzerki taldeakaz batera, honako artistak be izango dira: Olaf Kehler, La Calvàrio, Begoña Krego, Helena González eta Juanjo Otero.

Urrian hasi eta abenduan amaituko da Mugagabe izeneko zirkuitu hau. Gaur bertan, urriak 16, Maskarada taldearen 'Ohean' antzezlanagaz ekingo jako egitarauari Arrigorriagako Lonbo aretoan. Maskaradagaz batera, Juanjo Oterok be parte hartuko dau 'El vecino cabron show' lanagaz.


III. Mugagabe. Arte guztiak, guztientzat. Egitaraua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu