'Gure ohiturak berreskuratuz', Euskal Jaia Areatzan urriaren 17an
2009-10-14 18:00Areatzan, datorren urriaren 17an, zapatuan, eta goizeko 11:00etatik aurrera, orain dala gitxira arte, bizirik iraun daben ohiturak, ogibideak, eta jantziak berreskuratuko ditue, jai giroan eta auzotarren parte-hartzea abiapuntu harturik.
Areatzan, datorren urriaren 17an, zapatuan, eta goizeko 11:00etatik aurrera, orain dala gitxira arte, bizirik iraun daben ohiturak, ogibideak, eta jantziak berreskuratuko ditue, jai giroan eta auzotarren parte-hartzea abiapuntu harturik. Horretarako bost arlo bereiztu gura izan doguz, hainbat elementu edo ekintzaren bitartez; batetik, urteko aroan garatutako jardueraren bat lantzeko asmoa izaten da. Aurten, udagoienan daukagu hitzordua eta gaztainen inguruko jarduerak erakutsiko ditue (Gaztaina batzea, kirikiñausie, Txubelexue…).
Bestalde, gure uri txiki honetan nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak txikiak izan dira eta beste edozein urigunetan bezela, garatutako lanbide artisauak sano garrantzitsuak izan dira. Era berean, merkataritza izan da neurri handi batean uriaren ekonomiaren oinarri. Zapatagintzea, otzaragintzea, zurgintzea, buztingintzea, txokolate tailerra, errotak, burdingintzea, salerosketako kontrola eta egiaztagirietako bulegoak; horreek guztiak egun bakarrean behintzat, tailer moduan martxan ezarri gura doguz, hau da, gure herria bizirik mantendu izan daben ogibideen jarduerak jentaurrean azaldu gura doguz.
Horregaz batera, euskerearen presentzia bermatu nahi dogu, eta helburu horri lotutako konpromiso personalak adierazo eta argitara atara nahi doguz, egun horretan lanean izango dogun notario bereziaren aurrean.
Beste batetik, jaiaren arlo ludikoa be ezin ahaztu; herri bazkaria, musika kalean, bertoko produktuen txosnak, erromeria, euskal kantuak… Jai giroan buru-belarri sartzeko ekimenak, hain zuzen be.
Azkenik; partaidetzea sustatu gura dogu. Herriko biztanleen parte-hartzea jaiaren muina izatea da gure asmoa. Horregaitik, jai honen antolaketan 200 bat billaroztarrek parte hartuko dabe eta egun berean antxinako euskal erropak jantziko doguzanok ez gara gitxi izango.
Areatzako Euskal Jaiaren egitaraua kontsultetako eskuma aldean erantsita dagoan agirira jo.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!