Gose taldearen bideoklip barria eskuko telefonora deskargetako aukerea eskainiko dau Irrika aldizkariak

Bizkaie! 2009-10-14 14:45

Irrika aldizkariaren bosgarren zenbakiak Gose taldeko Ines Osinagari eginiko alkarrizketa bat be dakar, beste elkarrizketa, artikulu, albiste eta bitxikeria askoren artean. Gosek esklusiban eskaini deutso bideo hori aldizkariari.

Irrika aldizkariaren bosgarren zenbakiak opari bat dakar gazteentzat, QR kodearen bidez, aukera izango baitabe Gose taldearen azken diskoko bideoklip esklusibo bat deskargetako eskuko telefonora, Elhuyar Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

QR kodea (QR-Code) informazinoa gordeteko puntu matrizea da, barra-kodearen antzekoa, baina bi dimentsinokoa. Jatorriz autogintzako piezen jarraipena egiteko erabili arren, erabilerea zabaltzen doa. Japonian, berbarako, aldizkarietan eta publizidade arloan erabilten da.

Halanda be, Irrika aldizkariak ez dau erabiliko kodea publizidadea egiteko, opari bat egiteko baino, hau da, Goseren azken diskoko 'Surik bai' abestiaren bideoa eskaintzeko. Oparia eskuratzeko, 'Irrika 05'-a 32. orritik zabaldu behar da, eskukoa Internetera konektau, kodea irakurri eta GOSEren bideoa telefonoan agertuko da.

Irrika aldizkariaren bosgarren zenbakiak Gose taldeko Ines Osinagari eginiko alkarrizketa bat be dakar, beste elkarrizketa, artikulu, albiste eta bitxikeria askoren artean. Gosek esklusiban eskaini deutso bideo hori aldizkariari.

Irrika 15-18 urteko gazteei zuzenduta dago eta zientzia, teknologia eta gizarte-zientzietako gaiekiko irrika biztuteko helburua dau. Aldizkariaz gan, proiektuak badauka webgune bat: www.irrika.net. Gune horretan, informazino gehiago topau daiteke, hiru hizkuntzatan (euskerea, gaztelania, ingelesa), eta parte hartzeko aukerea be badago. Horretarako, sare sozialak be erabilten ditu Irrikak: Facebook eta Tuenti.

'Irrika' proiektua Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) ekimenez sortua da, eta Elhuyar Fundazinoak lantzen ditu eduki guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu