Mintzakide euskerearen erabilerea sustatzeko programea abiarazoko dabe Bilboko Udalak eta Ulibarri euskaltegiak

Bizkaie! 2009-10-15 15:54   Euskerea berbagai

Nobedade moduan, Mintzakide programearen bigarren edizinoak urte bateko iraupena izango dau. Halan da be, lehen edizinoaren egitureari eutsiko jako, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe eta programea amaitu arte, hau da, 2010eko urrira arte, konpromiso hori barrituz joan.

Mintzakide programearen lehenengo edizinoak izandako arrakastearen ondoren, Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Ulibarri euskaltegiak urian euskerearen erabilerea sustatzeko ekimen ludiko barritzaile honen bigarren edizinoa jarriko dabe martxan. Ekimenak euskerea ohiko hizkuntza dabenakaz eta euskara maila eta jariotasuna hobetu nahi daben personakaz bikoteak osotuko ditu. Bikotekideek gitxienez astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe.

Nobedade moduan, Mintzakide programearen bigarren edizinoak urte bateko iraupena izango dau. Halan da be, lehen edizinoaren egitureari eutsiko jako, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe eta programea amaitu arte, hau da, 2010eko urrira arte, konpromiso hori barrituz joan. Programearen lehen edizinoan 60 bikote baino gehiago sortu ziran eta gehienek esperientzia errepetiduteko asmoa adierazo eben.

Bere sustatzaileek azaldu dabenez, ekimenak euskerearen erabilerea sustatzea eta indartzea dau helburu. Horretarako, bikoteak osotuko dira persona bakotxaren ordutegia, zaletasunak eta interesak kontuan hartuta. Beraz, programan parte hartu nahi dabenek galdera batzuei erantzun behar izango deutsee izen-emoteko inprimakietan.

Era berean, programeak persona elebidunei edo euskera maila altua dabenei aukerea emongo deutse euren borondatez euskerea erabili nahi daben beste persona batzuei laguntzeko. Gainera, bikoteei aisialdian euskeraz gozetako aukerea emongo deutse. Bestalde, euskeraz berba egin eta mailea hobetu nahi dabenek eremu akademikotik kanpo euskeraz egin ahal izango dabe, naturaltasunez eta hizkuntzeagaz gozatuz.

Programan izena emon nahi dabenek izena emoteko inprimakiak jaso leikiez Ulibarri euskaltegian (94 416 24 72 telefonoa) edo www.ulibarri.org helbidean. Izena emoteko epea urriaren 16an hasiko da. Programan zehar bikotekideek eskuragarri izango ditue bai bloga bai foroa, programa barritzaile honen nondik norakoak beste parte-hartzaileakaz trukatzeko.

Mintzakideren bigarren edizinoan parte hartzen daben Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleek aukera libreko kredituak lortu leikiez, zein titulazinotan dagozan matrikulauta kontuan hartu barik. Holan, Mintzakide programan 15 ordu emon dituela frogatzean kreditu bat emongo jake. Ziklo bakarreko titulazinoetan gehienez be 20 kreditu emongo dira, eta ziklo biko titulazinoetan 30 kreditu. Honen bitartez, EHUk bermatuko dau Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Ulibarri euskaltegiak martxan jarten daben programea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu