Getxoko Egizu euskera alkarteak Sendi eta Berbalaguna egitasmoak jarriko ditu martxan

Bizkaie! 2009-10-16 15:37   Euskerea berbagai

Zemenditik aurrera, gurasoek euskerea erabiltea eta familia euskerazko jardueren inguruan alkartzea helburu dauen Sendi egitasmoak hainbat tailer antolatu ditu eta, hile horretan baita, Berbalaguna egitasmoari esker euskeraz berba egiteko aukerea izango dabe mintzapraktika landu gura dabenek.

Getxoko Egizu euskera alkarteak datorren zemendian jarriko ditu martxan Sendi proiektuaren barruko tailer barriak eta Berbalaguna taldeak.

Getxoko Udalagaz alkarlanean, gurasoek euskerea erabiltea eta familia euskerazko jarduerakaz ondo pasetea helburu dituan Sendi egitasmoak hiru ardatz ditu ikasturte barrirako: Getxoko Udalak euskerea ikasteko emoten dituan diru-laguntzinoen barri emotea, mintzapraktika egiteko gurasoen taldeak (Gurasolaguna) antolatzea eta zemendian, zezeilean eta maiatzean mueta guztietako tailerrak antolatzea.

Tailerrak Getxoko ikastetxe guztietako A, B eta D ereduetako 2 eta 12 urteko ikasleen gurasoentzat eta Getxon bizi diran guraso guztientzat dira, seme-alabak beste udalerri bateko ikastetxeren batean egon arren. Oraingoan, euskeraz eta dobakoak izango dira, eta guztietan begirale zerbitzua egongo da umeak zaintzeko.

Zemendian bost tailer izango dira: 'Animalia harrigarriak' zemendiaren 4an (izen-emote epea zemendiaren 2ra arte); 'Euskerea eta musikea lagun, erosketatan txapeldun' zemendiaren 14an (izen-ematea azaroaren 12ra arte); papiroflexia-tailerra zemendiaren 21ean (izen-emotea 19ra arte); 'Kamishibai' zemendiaren 23an (izen-emotea zemendiaren 20ra arte) eta aerobik-saioa zemendiaren 27an (izen-emotea zemendiaren 20ra arte).

Bestalde, urriaren 30era arte egongo da zabalik Berbalaguna ekimenean parte hartzeko izena emateko epea. Euskeraz berba egitea helburu daben taldeek aukera ugari eskainiko ditue datozen hileetan 'Gura duzu?' izenburupean, hala nola gurasoentzat umeentzako begirale zerbitzua, bizkaieraz berba egiteko aukerea, paletan olgetako eta abar. Aurreko ikasturtean 200 bat lagun alkartzen ziran astero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu