'Denboraren naufrago' izeneko diskoa kaleratu dau Xabi Aburruzaga trikitilariak

Bizkaie! 2009-10-15 15:25   Musikea

Bizkaiko Trikitxa lanaren helburuari jarraipena emon guran, hau da, trikiti doinuak modernizau guran, hamabi piezaz osotutako lanean, trikitixeaz gan, hainbat musika-tresna dagoz entzungai: 'alde batetik, folk musikearen mundutik datozan instrumentuak entzungo doguz, mandolina, albokea, txalapartea...; bestetik, estandarragoak diran tresnak be erabili doguz: gitarrea, bajua, pianoa, bateria...'.

Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak (Portugalete, 1978) kanta eta konposaketa propioak kaleratu ditu Denboraren naufrago izeneko bigarren diskoan. Bizkaiko Trikitxa lanaren helburuari jarraipena emon guran, hau da, trikiti doinuak modernizau guran, hamabi piezaz osotutako lanean, trikitixeaz gan, hainbat musika-tresna dagoz entzungai: 'alde batetik, folk musikearen mundutik datozan instrumentuak entzungo doguz, mandolina, albokea, txalapartea...; bestetik, estandarragoak diran tresnak be erabili doguz: gitarrea, bajua, pianoa, bateria...'.

Diskoan, hamar pieza instrumental eta abestutako bi pieza batzen dira (Joseba Tapiak, mikel Markezek, Urbil Artolak eta Amaia Orexak abestu ditue) eta kanta guztiak dagoz kokatuta munduko lekuren batean. Aburruzagak, leku horreek erabili ditu inspirazino-iturri legez eta diskoagaz datorren liburuxkan lekuon irudiak eta Kirmen Uribek idatzitako testutxua agiri dira. Aititari eskainitako kanta bat be badago, Zu Gabe izenekoa, eta abestutako kanten letrak Iñaki Aurrekoetxeak egin ditu. Aurrekoetxeaz ganera, hainbat kolaboratzailek parte hartu dabe Aburruzagaren lan barrian, musikariak banan-banan aitatu dituanak.

Aurrerantzean, kontzertuak eskaintzea da Aburruzagaren amesa eta, honezkero data bi zarratzear dituan arren, ez dau gura izan ezer aurreratu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu