Operea zein zarzuelea abestu gura dozu Arriaga Antzokian?
2009-10-15 18:09 Musikea2010eko urtarrilaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian zarzuelea eta operea izango dira gai nagusiak, eta genero horreetako obrak kantau gura dituen edonork abesteko aukerea izango dau antzokiko eszenatokian.
Bilboko Arriaga Antzokiak ilargi beteko gauak ospatuko ditu barriro 2010eko urtarriletik aurrera, eta ilbete bakotxean kultur jarduera desbardina egingo dau. Antzoki bilbotarrak asmau eta antolatutako ekimen barri hau urtarrilaren 16an jarriko da martxan. Gau horretan, zarzuelea eta operea izango dira gai nagusiak, eta genero horreetako obrak kantau gura dituen edonork abesteko aukerea izango dau antzokiko eszenatokian. Proposamen honen bitartez, antzokiak 'Arriagako ateak eta leihoak edegi gura ditu'.
Antzokiko arduradunek adierazo dabenez, 'operea zein zarzuelea abestu gura dozu Arriaga Antzokian?' galderEaren erantzuna baiezkoa bada, interesdunak Arriaga Antzokira deitu edo posta elektroniko bat bialtzea baino ez dabe egin behar (944095500 telefonora edo plenilunio@teatroarriaga.com helbidera). Opera eta zarzuelako ilargi beteko abeslariak aukeratzeko, Emilio Sagik zuzendutako prozesua antolatuko da. Abestu gura dabenek ez dira abeslari profesionalak izan behar, eta ondo kantetea baino ez da eskatzen. Eszenatokian, urtarrilaren 16an, abeslari horreez gan, opera zein lirika arloetako profesionalak be izango dira.
2008-2009 denporaldian, 110 herritar igon ziran Arriaga Antzokiko agertokira zarzuelako ilbetean (irailak 13) eta kabaretako ilbeteko gauean (abenduak 13).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!