Harkaitz Canok eta Juan Kruz Igerabidek euskerearen aberastasuna erakutsiko dabe Munichen
2009-10-14 12:53 Euskaldunak munduanEuskal literaturearen ganeko jardunaldiak antolatu ditu Municheko Cervantes Institutuak. Antolatutako ekitaldien artean, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide idazleak hizkuntza pluraltasunaren inguruan berba egingo dabe.
Euskal literaturearen ganeko jardunaldiak antolatu ditu Municheko Cervantes Institutuak, hango Kultura Kontseilaritzeagaz eta Municheko Unibersidadeagaz batera. Atzo izan zan inaugurazino ekitaldia eta Ramiro Pinilla idazle bilbotarrak La Higuera liburuaren aurkezpena egin eban. Honezkero, nobelea alemanera itzulita dago.
Datozan egunotan ekitaldi gehiago izango dira. Besteak beste, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide idazleak hizkuntza pluraltasunaren inguruan berba egingo dabe, euskerearen aberastasuna erakustea baita jardunaldien helburuetako bat.
Bai Cano eta baita Igerabide be Euskadi Saria eta Kritikaren Saria eskuratutakoak dira, eta euskal literaturearen bi belaunaldi desbardinen arteko alkarrizketearen espilu dira, 20 urtez banatutako bi belaunaldirena, hain zuzen.
Euskerearen testuinguru historiko-linguistikoa gogoan hartuko dauen mahai-ingurua be egingo dabe Municheko jardunaldiotan. Besteak beste, Jon Kortazar filologo eta literatur kritikariak eta Ludger Mees historialari eta EHUko irakasleak parte hartuko dabe. Iñaki Alberdi eta Iñigo Aizpiolea soinu jotzaileak be jardunaldietan izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!