Teknopolis telebista-saioa saritu dabe Europan
2009-10-15 11:19Elhuyar Fundazinoak produziduten dauen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazinoaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso dau, European Science Foundationek (www.esf.org) antolatu dauen European Media Awards 2009 sariketearen barruan.
Elhuyar Fundazinoak produziduten dauen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazinoaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso dau, European Science Foundationek (www.esf.org) antolatu dauen European Media Awards 2009 sariketearen barruan. Teknopolis saioari emon deutsen saria Jonhson & Jonhson popular science TV Award izan da. Sari-banaketea Hannoverren (Alemania) egin da eta saria jasotera Maider Egüés Teknopolisen zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendaria eta Beñat Kortabarria Teknopolis saioko erredaktorea joan dira.
Teknopolis zientzia-dibulgazinoaren Europako telebista-programa onena dala erabagi dauen epaimahaia honako honeek osotu dabe: Derek Nelson, AlphaGalileo Fundazinoko negozio-zuzendaria, BBCko produktore ohia eta ESAko (European Media Centre-ko) aholkularia; Carl Johan Sundberg, Euroscience and Karolinska Institute-koa; Philippe Bijvoet, VRT The Flemish Radio and Television Network-ekoa; Frederik Wittock, Johnson & Johnson Pharmaceutical Research Europakoa eta Barbara Gallavotti, italiar telebistako kazetaria.
Maider Egüések adierazo dauenez, 'Europa mailako telebista-programa onenaren saria jasotea oso garrantzitsua da guretzat, gure lanaren errekonozimentua da eta'.
Teknopolisek 12 urte daroaz ETBko kateetan emitiduten. Elhuyarrek ETBrentzat produziduten dauen programa hau eguaztenero emongo da ETB3n 21:30ean, eta domekaro ETB2n 11:00etan eta ETB1en 20:00etan. Bestalde, aurreko denporaldietako programa guztiak eskuragarri dagoz http://teknopolis.elhuyar.org webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!