Mikel Urdangarinek 'Zubia' izeneko zortzigarren bakarkako lana kaleratu dau

Bizkaie! 2009-09-30 15:40   Musikea

Hamar kantak osotzen dabe akaso aurrekoak baino pop ikutu gehiago daukan disko barria. Musikea Urdangarinek sortu dau baina, letrakaz, laguntzinoa izan dau: Unai Iturriaga ('Itzi geuntsan'), Karmele Jaio ('Infinitua') eta Kirmen Uribe ('Munduari begiratzeko modu bat').

Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarrak zortzigarren diskoa atara barri dau bakarlari legez (bederatzi disko ditu 'Zaharregia, txikiegia agian' lana kontau ezkero) 'Zubia' izenburupean. 'Betikoa esatera gatoz, disko honen ezaugarriak oso presente baitagoz aurreko lanetan. Halanda be, gu aldatzen goaz eta gure begiradea be bai; hori da disko honetan nabarmendu daitekena', azaldu dau Urdangarinek Arriaga Antzokian egindako aurkezpenean. Aurreko lana berak produzidu ostean, oraingoan Baga-biga diskoetxearen eskutik dator zornotzarra.

Hamar kantak osatzen dabe lana, bederatzi barrik eta 'Munduari begiratzeko modu bat' bertsinoak. Musikea Urdangarinek sortu dau baina, letrakaz, laguntzinoa izan dau: Unai Iturriaga ('Itzi geuntsan'), Karmele Jaio ('Infinitua') eta Kirmen Uribe ('Munduari begiratzeko modu bat').

Disko barriaren aurkezpen-kontzertua Arriaga Antzokian izango da zemendiaren 30ean iluntzeko zortziretan. Taula ganean, Urdangarinegaz batera, Rafa Rueda -gitarra elektrikoa eta akustikoa-, Bingen Mendizabal eta Nika Bitchiasvili -bibolinak-, Saihela -bateria- eta Koldo Uriarte -tekladuak eta pianoa- izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu