Euskerea, gazteak eta parte-hartzea izango ditue berbagai Durangon urriaren 8an

Bizkaie! 2009-09-30 13:05   Euskerea berbagai

Euskera, gazteak eta parte-hartzea, horrexek izango dira 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldiko hiru ardatzak. Izan be, Elhuyar Aholkularitzak alor horreetan izandako bizipenak partekatu nahi ditu ganerako eragileakaz.

Euskera, gazteak eta parte-hartzea, horrexek izango dira 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldiko hiru ardatzak. Izan be, Elhuyar Aholkularitzak alor horreetan izandako bizipenak partekatu nahi ditu ganerako eragileakaz.

Urriaren 8an izango da hitzordua, Durangoko Elkartegian, 09:00etan hasi eta eguerdia bitartean. Elhuyar Aholkularitzeagaz lan egin daben eragileek hartuko dabe berbea, euren esperientzien barri emoteko. Esaterako, euskereagazko dituen jarrera eta aurreretxien inguruan hausnartzen lagundu deutsee Elhuyar Aholkularitzeak Debako gazteei, holan euskerearen erabileran eragiteko; jardunaldian gazte horreetako zenbaitek eta Udaleko euskera-teknikariek azalduko dabe zelan egin daben lan eta parte hartzeko prozesuak zertan lagundu deutsien.

Horregaz batera, Berrizko alkate Javier Azpitartek be hartuko dau parte Durangoko hitzorduan. Izan be, Berrizen gazteen jarrerak aktibetako prozesua gidatu dau Elhuyar Aholkularitzeak eta Udalak holakoetan dauen arduraz eta hartu beharreko jokabideaz hausnartuko dau Azpitartek.

Bestetik, gazteek euskerea erabilteko orduan eragina daben faktoreak aztertu ditue hainbat eragilek eta Topaguneko Sonia Perezek horren barri emongo dau. Eta, azkenik, Elhuyar Aholkularitzeak bere lan metodologia azalduko dau, parte-hartzean oinarritutako eredua.

Ondoren, entzundakoaz eztabaidatzeko aukerea izango dabe jardunaldian parte hartu dabenek. Horretarako, barriz, izena emon behar da aurrez, aholkularitza@elhuyar.com helbide elektronikora mezu bat bialduta edo 94 466 88 16 telefono zenbakira deituta. Izena emoteko azken eguna urriaren 2a, eguena izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu