25.000 atxikimendu jaso ditu .eus domeinuak

Bizkaie! 2009-07-01 12:08

Interneten .eus domeinua lortzeko lanean dabilen PuntuEus Alkarteak bere ibilbideko lehen urte erdiaren emoitzak azaldu zituan atzo. 25.000 atxikimendu eta 30 elkarteren babesa lortu ditu alkarteak 2009ko hasieratik gaur arte www.puntueus.org webgunearen bitartez.

Interneten .eus domeinua lortzeko lanean dabilen PuntuEus Alkarteak bere ibilbideko lehen urte erdiaren emoitzak azaldu zituan atzo. 25.000 atxikimendu eta 30 elkarteren babesa lortu ditu alkarteak 2009ko hasieratik gaur arte www.puntueus.org webgunearen bitartez.

'Urtarrilean emon genduan Interneteko Eukerearen eta Euskal kulturearen Komunidadearen domeinua izango dan .eus domeinua eskatzeko gure asmoen barri. Orduan, 2008ko apirilean eratu genduan PuntuEus Alkartea. Baina honezkero bidean aurrera egin dogu eta emondako urratsen barri emotea da gaurko agerraldi honen helburua. Hain zuzen, 11 alkarteren eskutik jaio zan PuntuEus Alkartea eta dagoeneko 30 alkartek osotzen dabela adierazo nahi dogu.

Orain arte emondako urratsak, .eus domeinua eskatzeko egin behar dogun ibilbide luze batean kokatzen dira'.

Lehen urratsa, .eus domeinua eskatuko dauen subjektua eratzea da. Hor kokatzen da PuntuEus Alkartearen sorrerearen funtsa, PuntuEus Alkartea izango baita, Euskerearen eta Euskal Kulturearen Komunidadearen izenean, ICANN nazinoarteko erakundearen aurrean, .eus domeinua eskatuko dauena.

Bigarren urratsa, eskaria aurkeztea da. Eskaria Applicant Guidebook izeneko dokumentuan oinarritzen da. Dokumentu horretan, eskatzen jakuzan azalpen guztiak emon behar dira: bideragarritasun ekonomikoa azalduko dauen plan bat, bideragarritasun teknikorako beste bat eta, era berean, Euskerearen eta Euskal Kulturearen Komunidadeak .eus proiektua babesten dauela erakutsi behar da.

Euskerearen eta Euskal Kulturearen Komunidadearen babesa adierazoteko modu desbardinak dagoz. 'Guk bi erabiliko doguz: proiektuaren webgunearen bitartez jasotako atxikimenduak eta PuntuEus Alkartea bera'.

Gaurdaino, 25.000 atxikimendu inguru batu dira webgunean. 'Lortu behar doguzan atxikimendu kopuruari dagokionean, ICANNek ez dau ez minimorik ez maximorik ezartzen. Baina oso garrantzitsua da ahalik eta atxikimendu gehien lortzea, eta bide batez, gaurko aukera hau atxikitzeko deia luzatzeko be erabili nahi dogu'.

PuntuEus Alkartea Euskerearen eta Euskal Kulturearen Komunidadearen babesa adierazoteko beste modu bat da. ICANNen aurrean, ordezkaritza lana egingo dau eta, beraz, ordezkaritza hori ahalik eta esanguratsuena izatea lortu behar da, PuntuEus Alkartea zabalduz, sendoagoa eta anitzagoa bilakatuz, bai kuantitatiboki baita kualitatiboki be.

Azken hileotan, pausu garrantzitsuak emon dira PuntuEus Alkartearen zabalpenaren bidean. 2008Ko apirilaren 4an, 11 elkarte batu ziran. Egun, 30 elkarte dira. Honakoa da, beraz, 5 hilebete beranduago, PuntuEus Alkartea:

* Euskalgintzea

Euskaltzaindia [www.euskaltzaindia.net]
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua [www.kontseilua.org]
Euskal Konfederazioa [www.eke.org]
Euskal Idazleen Elkartea [www.idazleak.org]
Euskal Kantuzaleen Elkartea – NA [www.kantuzale.net]
Euskara Kultur Elkargoa [www.euskarakultur.org]
Euskokultur Fundazioa [www.euskokultur.com]
Gerediaga Elkartea [www.gerediaga.com]
EKE, Euskal Kultur Erakundea [www.eke.org]
Topagunea [www.topagunea.org]
Soziolinguistika Klusterra [www.soziolinguistika.org]
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua [www.ehgk.org]


* Hezkuntzea

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa [www.ikastola.net]
Ikastolen Elkartea – Partaide IEP [www.partaide.com]
Euskal Herriko Unibertsitatea [www.ehu.es]
Deustuko Unibertsitatea [www.deusto.es]
Mondragon Unibertsitatea [www.mondragon.edu]
Eusko-ikaskuntza [www.eusko-ikaskuntza.org]
UEU [www.ueu.org]
Sortzen/ikasbatuaz [www.sortzen-ikasbatuaz.org]
Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno [www.basque.unr.edu]


* Internet & komunikazinoa

Euskal Irrati Telebista [www.eitb.com]
Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa [www.aitpv.com]
Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala [www.coiie.org]
Internetikak [www.internetika.info]
ESLE, Euskadiko Software Libre Enpresen Elkartea [www.esle-elkartea.org]
Argia [www.argia.com]
Euskaltel Fundazioa [www.euskaltel.com]
Elhuyar Fundazioa [www.elhuyar.org]
Euskarazko Komunikazio Taldea [www.ektsa.net]

Domeinua noiz eskatu ahal izango dan ez dago zehazterik, izan be, ICANNek ezartzen ditu epeak eta enparauak eta, ganera, Applicant Guidebook izeneko dokumentuaren behin betiko bertsinoa ez da oraindino kaleratu. Dokumentua kaleratzen dan momentuan, lau hilebeteko epea izango da. Ziurtatu ezin dan arren, 2010eko martian eskaria aurkeztu ahal izatea aurreikusten dogu. Baina ICANNen esku dago eta, beraz, atzeratu daiteke.

Kontuak kontu, domeinua 2010eko martian eskatu ezkero, urtebeteren buruan, ICANNen erabagiaren barri jakingo litzateke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu