Liburuak kalean Getxon
2009-06-30 17:27 KultureaDanetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari: eleberriak, ipuinak, komikiak eta bestelakoak izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be topauko dabe hurreratzen diranek. Azken finean, udarako eta, berenberegi umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.
Garagarrilaren 1ean, Joko eta Letren Terrazak barriro be Getxoko kaleetan izango dira, gaztetxuek eta helduek liburuez gozau daien. Ohikoa danez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko ditue plaza banatan. Terrazak abuztuaren 29ra arte egongo dira Algortako Geltokia, Areetako Geltokia eta Andra Mariko Sarri plazetan. Hiru gune honeetan udarako berenberegi aukeratutako liburuak irakurri ahal izango ditue erabiltzaileek. Aurten gainera, aisialdi-eskaintzea zabalduko da eta gaztetxuek hainbat joko eta tailerrez gozau ahal izango dabe udan.
Danetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari: eleberriak, ipuinak, komikiak eta bestelakoak izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be topauko dabe hurreratzen diranek. Azken finean, udarako eta, berenberegi umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.
Udako liburutegiez gan, Getxoko Joko eta Letren Terrazak aisialdirako guneak dira eta bertan, umeek irakurketea eta beste hainbat jarduera buztar leikiez egun osoan zehar, begiraleek gainbegiratuta. Aurten, liburutegiek eskaintza hori bultzatu nahi dabe astelehenetik barikura eta, hori dala eta, zenbait jarduera izango dira: astelehenetan eta eguaztenetan, eskulan-tailerrak; martitzenetan eta eguenetan, antxinako eta baretze eta alkartasun jokoak; eta, barikuetan, mahai jokoak eta alkartasun jokoak. Honako hau izango da terrazen ordutegia: eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
Irakurketarako gunea Faduran
Bigarren urtez jarraian, Udako Liburutegien eskaintzea osotzeko, irakurketarako gune bat egongo da Fadurako kiroldegian. Bertan, postu bat kokatuko da eta erabiltzaileek, euskerazko eta gaztelaniazko 200 bat liburu irakurteko aukerea izango dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!