Udako ikastaroek ipuinaren egoerea euskal literaturan aztertuko dabe

Bizkaie! 2009-07-01 11:56   Kulturea

Egungo ipuingintzea izenburupean, garagarrilaren 1etik 3ra egungo euskerazko literaturan ipuingintzearen egoerea aztertuko da Bilbao Arte eta Kulturan (BAK).

Egungo ipuingintzea izenburupean, garagarrilaren 1etik 3ra egungo euskerazko literaturan ipuingintzearen egoerea aztertuko da Bilbao Arte eta Kulturan (BAK).

Garai bi izango ditue kontuan, 1980. hamardakan egindakoa, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga aitatuz, eta 2000. urteen ingurukoa, Ixiar Rozas, Iban Zaldua, Jokin Muñozen lanei hurreraketea eginaz. Ikastaroan ondoko egileek hartuko dabe parte: Alvaro Rabelli, Jon Kortazar (ikastaroaren koordinatzailea), Ur Apalategi, Javier Rojo, Jokin Muñoz, Ibon Egaña eta Eider Rodríguez. Era berean, Marius Serra eta Lolita Bosch idazle kataluniarrak bertan izango dira. Beraz, alkarrizketa sakona egin ahal izango dabe, ez bakarrik euskal ipuingintzearen eta katalanaren egoeraz, baita ipuingintza beraren izakeraz be.

Màruis Serra (Bartzelona, 1963) narratzaile eta enigmagilea da. Sei mila gurutzegrama baino gehiago, bi mila idazki, hamar eleberri eta ludolinguistikari buruzko hiru tratatu argitaratu ditu. Narratiba arloan, La vida normal (Ciudad de Barcelona Saria, 1998) ipuin sorta nabarmentzen da eta Mon oncle, Ablanatanalba eta Patraña (Ramon Llull Saria, 2006) eleberriak. Berea da Verbalia: juego de palabras y esfuerzos del ingenio literario (Kritika Serra d'Or 2001 eta Lletra d'Or Sariak) saiakera txalotua. Bere azken liburuan, Quieto (Anagrama), sentimentalismorik barik, minibusbaliatua dan bere seme Lluisegaz izan dituan anekdotak eta bizipenak kontetan ditu.

Lolita Bosch Bartzelonan jaio zen 1970an. Estadu Batuetan, Nepalean eta Mexicon bizi izan da. Bartzelonako Unibersidadean Filosofian lizentziatua da eta Letretan master bat dauka. Hainbat nobela idatzi ditu: Tres historias europeas (Caballo de Troya, 2005), La persona que fuimos (Mondadori, 2006) eta Insólita ilusión, insólita certeza (Mondadori, 2007).

Ur Apalategi Idirin Parisen jaio zan, 1972an. 1995ean hasi eban bere ibilbide literarioa, poesia esperimentalezko liburu bategaz. Bi urte geroago Gauak eta hiriak eleberria argitaratu eban. Gaur egun irakasle da l'Université de Pau et des Pays de l'Adour-en eta euskal literatureari buruzko eskolak emoten ditu Baionako Fakultatean. Parisen kaleratu barri dau doktoretza tesia, La Naissance de l'écrivain basque izenburukoa.

Jokin Muñozek (Kastejon, 1963) Hausturak (Alberdania) lehenengo liburua, ipuin bildumea 1995ean argitaratu eban. Bi urte geroago, Joan zaretenean, (Alberdania) kaleratu eban, eta gero Bizia lo (Alberdania, 2003; Letargo, Alberdania, 2004), Euskadi Saria lortu ebana.

Eider Rodríguez (Errentería, 1979) kazetaria, editorea, itzultzailea eta gidoigilea da. Eta handik gutxira gaur eta Haragia (Susa) dira gaur arte argitaratu dituan ipuin bildumak.


Egitaraua:

- Garagarrilak 1

9:15ean: Ipuingintza modernoaren historia. Hizlaria: Alvaro Rabelli (Mirandako Hizkuntza Eskola).
10:45ean: Joseba Sarrionaindia eta ipuina. Hizlaria: Jon Kortazar (UPV/EHU).
12:15ean: Obabaren mundua. Hizlaria: Ur Apalategi (Universite de Pau et Du Pays de L'Adour. Baiona).


- Garagarrilak 2

9:15ean: Itziar Rozasen eta Iban Zalduaren ipuingintzea. Hizlaria: Javier Rojo (UPV/EHU)/ Angel Erro (Poeta. Iruñea).
10:45ean: Ipuingintzea: gure neurrira egindako pijama marraduna. Hizlaria: Jokin Muñoz (Idazlea. Iruñea).
12:15ean: Minaren estetika: mina erreka bezala. Hizlaria: Eider Rodriguez (UPV/EHU).

- Garagarrilak 3

9:15ean: Bizia lo, kontzientzia erne. Hizlaria: Ibon Egaña (UPV/EHU).
10:45ean: Autopoetika. Hizlaria: Marius Serra (Bartzelona).
12:15ean: Begirada gaur egungo ipuingintza katalanari. Hizlaria: Lolita Bosch (Bartzelona).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu