Banda zabala Barrikara (Bizkaia) heldu da Informazino Gizartearen Euskadi Planagaz

Bizkaie! 2008-06-12 13:54

Barrikan ezinbestekoa izan da Wimax antena bat jartea, zehatz esateko Gane mendian. Internet jaso ahal izateko, bezeroak kanpoko antena bat eta router bat beharko ditu. Europako Fondoen bidez finantzauko da azpiegiturea, eta bezeroak konekzinoa besterik ez dau pagau beharko.

Barrikak banda zabalaren bidez heltzen dan Internet jasoteko aukerea dauka, Autonomia Erkidegoko beste hainbat nekazal gunek bezela, Jaurlaritzeak bultzatutako Informazino Gizartearen Euskadi Planari esker. ITELAZPI S.A. alkarte publikoak egin dau lana, zerbitzuen hedapena Euskaltelen esku itxi eta gero.

Barrikako Udalak kontuan izan dau badirala udalerrian Internet jasoteko modurik ez daben auzoak. Auzokideek zerbitzu horren beharra ebela ikusita, ‘Konekta Zaitez@Banda Zabala’ egitasmoan izena emon eban eta orain eskaria onartua izan da.

Zerbitzua zabaltzeko aukeratu daben teknologia sare inalanbrikoa izango da, ITELAZPIk kudeatzen dituan komunikazino euskarri zehatz batzuetan oinarritua. Barrikan ezinbestekoa izan da Wimax antena bat jartea, zehatz esateko Gane mendian. Internet jaso ahal izateko, bezeroak kanpoko antena bat eta router bat beharko ditu. Europako Fondoen bidez finantzauko da azpiegiturea, eta bezeroak konekzinoa besterik ez dau pagau beharko. Beste ADSL batek beste balio dau, eta bermatutako trafikoa % 70-80koa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu