Bilboko Udal Musika Eskoleak musika-tresna desbardinetan izena emoteko eskaintza barriak zabaldu ditu

Bizkaie! 2008-06-16 15:43   Musikea

2008-2009 ikasturterako eskaintzak akordeoi, bonbardino, fagot eta tuba musika-tresnak batzen ditu eta helduentzat zein gaztetxuentzat, informatika musikala eta koruak.

2008-2009 ikasturterako eskaintzeak akordeoi, bonbardino, fagot eta tuba musika-tresnak batzen ditu eta helduentzat zein gaztetxuentzat, informatika musikala eta koruak.

Datorren ikasturtean BilbaoMusikan izena emoteko Udal Musika Eskoleak zenbait musika-tresnetan plaza barrien eskaintzea egin dau. Plazak mugatuak dira (61 guztira, baina zenbait musika tresnetan bat bakarra gelditzen da) eta ordutegi mugatuakaz; horregaitik, BilbaoMusikaren Zuzendaritzeak jakitera emon dau plaza-banaketea inskripzino ordenaren arabera egingo dala.

Plaza barrien eskaintza akordeoian (14 plaza baitagoz), bombardinoa, fagot eta tuban (plaza bakarra bakotxean) izan da. Modu berean, informatika musikalean oraindino plazak dagoz (7), baita umeen abesbatzean (La Galera eta Deustuko Ikastetxe publikoan banaturik 20 plaza) eta helduen abesbatza ikastaroan (15). Plaza barri horreetan izena emoteko eskaerak BilbaoMusikako idazkaritzara heltzen diran ordenean hartuko dira aintzakotzat, La Galera eraikina (Sorkunde, 8) 09:00etatik 21:00etara, eta epea zabalik egongo da bagilaren azkenera arte.

Eskolako hezkuntza eskaintzeak, egun 1.400 ikasle inguru dituana, abesbatza, musika instrumental sinfonikoa, musika instrumentala eta jantza tradizionala, musika-tresna polifonikoak eta joera desbardinak jasoten ditu: jazz, rock, pop, musika elektronikoa… Gitxi gorabehera 25 espezialidade instrumentalakaz batera, Eskolak ondoko irakasgaiak be emoten ditu: Musika-talde instrumentala, Armonia eta inprobisazioa edota Musikaren Historia, besteak beste.

Infomazino gehiago: 94 4164785 telefonoan edota www.bilbaomusika.net web-orrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu