Liburu Santuaren euskerazko lau bersino aurkeztuko ditue
2008-06-16 12:13 Euskerea berbagaiBagilaren 18an, Bibliaren euskera batuzko, lapurterazko, behe-nafarrerazko eta zubererazko edizinoak aurkeztuko ditue Donostiako Koldo Mitxelena kultura zentroan.
Euskerazko Biblia CD-Romean eskuragarri dago eta Interneten be kontsultau daiteke www.biblija.net webgunean.
Bagilaren 18an, Bibliaren euskera batuzko, lapurterazko, behe-nafarrerazko eta zubererazko edizinoak aurkeztuko ditue Donostiako Koldo Mitxelena kultura zentroan.
Liburua Marcel Etchehandy beneditarrak egin dau eta helburu nagusia gizon eta emakume kristinauei eta Baionako eleizbarrutian mezu biblikoan interesa daben guztiei Biblia hurreratzea da.
Ekitaldian, Jose Maria Rementeriak ondoetorria egingo deutse bertara hurreratutakoei, Dionisio Amundarainek azken edizinoko barrikuntzen ganean informauko dau eta Marcel Etchehandyk lapurterako moldaketearen zehaztasunak kontauko ditu.
Eustasio Etxezarretak, bestalde, egungo edizinoaren CDaren barri emongo dau eta Jose Luis Andavertek lanaren ondorioak azalduko ditu.
Testuaren azken edizinoan, Euskaltzaindiak erabagitako azken arauak dagoz.
Euskerazko Biblia CD-Romean eskuragarri dago eta Interneten be kontsultau daiteke www.biblija.net webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!