Zortzi urtean, 1.516 entidadek eskuratu dabe Bai Euskarari ziurtagiria

Bizkaie! 2008-06-16 18:10   Euskerea berbagai

Urtebete pasau da Ziurtagiriaren Alkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketearen ardurea hartu ebanetik eta zortzi martxan jarri zanetik. Zortzi urteko ibilbide honetan Euskal Herri osoko 1.516 entidadek eskuratu dabe eta 20.000 lagun baino gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean dabizanak.

Urtebete pasau da Ziurtagiriaren Alkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketearen ardurea hartu ebanetik eta zortzi martxan jarri zanetik. Zortzi urteko ibilbide honetan Euskal Herri osoko 1.516 entidadek eskuratu dabe eta 20.000 lagun baino gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean dabizanak.

Ziurtagiria daben erakundeen artean dagoz Bankoa, Elkargi, Euskadiko Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Eroski, Athletic Club, Real Rociedad, Saski Baskonia, Miramon Kutxa Gunea, Hotel Restaurante Argiñano, La Casa del Café, Gaiker Fundazioa, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Kalitatea Fundazioa, Vista Alegre Zezen Plaza eta SkunkFunk.

1.516 entidade horreetatik 165ek 'Zerbitzua eta lana euskeraz' mailea eskuratu dabe, 508k 'Zerbitzua euskeraz' eta 883 'Bidean' mailan dagoz. Sektoreka, Bai Euskarari Ziurtagiria daukien entidadeak holan banatzen dira: % 13, hau da, 194 enpresa industrialak dira; % 37 (558 entidade) merkataritza eta ostalaritza sailekoak dira; % 37 (558) kultura, gizarte mobimentu ea kirolaren sailari jagokoz; % 19 (289) hezkuntzeari; % 20 (310) zerbitzuen eta finantzen mundukoak dira; % 1 (17) administrazinoak eta alderdi politikoak; eta azkenik % 2 (36) lehen sektoreari jagokozanak dira.

Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak azken urtebetean egin daben ibilbidearen eta datozan lau urteetarako diseinau daben estrategia planaren barri emon dau gaur goizean Donostiako Hotel Londresen egindako agerraldian. Era berean, Arritxu Zelaia Ziurtagiriaren Elkarteko lehendakariak bagilaren 19rako antolatu daben ekitaldia aurkeztu dau.

Bai Euskarari Ziurtagiriak zazpi urtean lortu dauen arrakastea ikusita, Kontseiluaren ekimenez igazko bagilean Ziurtagiriaren Elkartea sortu zan Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketaz arduratzeko. Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariaren esanetan, aldaketea 'pausu kualitatibo garrantzitsua emoteko beharra egoalako egin zan. Gestinoa optimizetea zan helburua', azaldu dau.

Azken urtean, Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendaritzea datozen lau urteetarako oinarriak finkatzen egon da. Gutierrezek urtebete honetan egindako lana laburbildu dau: 'Ziurtagiriaren diagnostiko bat egin dogu eta diagnostiko horretan oinarrituta datozan lau urteetarako erronka nagusiak zehazten dituan estrategia plana diseinau dogu'. Estrategia planak 2012. urterako lortu gura dituan helburuak hiru ardatz nagusitan jasoten ditu: Bai Euskarari Ziurtagiriaren zabalkundea sustatzea, Euskal Herrian erreferente izatea eta personen gogobetete mailea areagotzea.

Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria baikor agertu da eta datozan lau urteotan Ziurtagiria eskuratuko daben enpresa, saltoki eta mueta guztietako entidade kopurua ia bikoiztu egingo dabela esan dau. '2012. urtea bitartean 1.500 entidade barrik baino gehiagok lortuko dabela Ziurtagiria aurreikusten dogu', adierazo dau.

Helburu hori lortzeko, industrialde, teknologia zein kultur parke eta antzekoetan zabaltzen joateko plan bat diseinetan dabizala azaldu dau Gutierrezek. Era berean, 'etenik bako hobekuntzearen alde egingo da lan, entidadeen hizkuntza egoerea hobetzen laguntzeko tresna eta baliabideen ganeko informazinoa' emongo dabela eta 'berbatutako zerbitzua profesionaltasunez' emongo dabela azpimarratu dau.

Bai Euskarari Ziurtagiria arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragiten dauen proiektu estrategikoa da, Rober Gutierrezen esanetan, 'proiektu profesionala, independentea, hurrekoa eta euskerearen normalizazinoa helburu dauena'.


Ekitaldi nagusia

Prentsa agerraldia amaitu aurretik, Arritxu Zelaia Ziurtagiriaren Elkarteko lehendakariak eguen honetarako antolatu daben ekitaldia aurkeztu dau. Donostiako Kursaal Jauregian egingo dabe, 19:00etan hasita. Bertan, aurten Ziurtagiria lortu dabenei omenalditxua egingo jake.

Arritxu Zelaiak Ziurtagiria lortu daben guztiei 'euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko hartu daben erantzukizuna eskertu eta euren ahalegina autortzeko ekitaldia' izango dala adierazo eta ordezkari guztiek Remigio Mendibururen artelan bana jasoko dabela aurreratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu