acTUa Jaialdiaren 15 film labur finalistak ikusgai Gasteizen

Bizkaie! 2008-06-12 10:52   Barriak

acTUa jaialdiaren helburua zinemaren bidez, bai dokumentala bai fikzinozkoa, herrien garapena oztopatzen daben arazoak aditzera emotea da.

Intermon Oxfam alkarteak antolatutako acTUa Nazioarteko III. Jaialdiaren 15 film labur finalisten proiekzinoa hartuko dau Gasteizek bagilaren 12an eta 13an. Aurtengo festibalean kontsumo arduratsua da ardatza.

acTUa jaialdiaren helburua zinemaren bidez, bai dokumentala bai fikzinozkoa, herrien garapena oztopatzen daben arazoak aditzera emotea da.

Intermon Oxfam fundazinoaren lan arloren bategaz zerikusia dauen gai bat proposatzen da urtero. Urte honetan, 15 herrialdetako (Espainia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, AEB, Kanada, India, Txina…) ehunetik gora film labur jaso ditue.

Fikzinozko eta dokumentalezko film labur onenen ataletako irabazleek Canon kamera bana jasoko dabe. Sari banaketea bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da, Madrileko Arte Ederretako Zirkuluan.

Espainiako Estaduko beste 19 uritan izango dira ikusgai lanak. Gasteizen, esaterako, bagilaren 12an, aukeratutako 15 film laburretako lau eskainiko ditue. Ganerakoak bagilaren 13an ikusi ahal izango dira. Proiekzino biak Gasteizko Luis de Ajuria aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu