Euskal Kantu Txapelketako Euskal Herriko finala Bilbon, kantari barrien bila
2008-06-13 13:07 MusikeaEuskal Kantuzaleen Alkarteak antolatuta, euskal kantagintzea berreskuratzeko, zabaltzeko eta kantari barriak plazaratzeko asmoz, Bilboko Arriaga antzokian izango da hitzordua datorren domekan, hilak 15, eguerdiko 12:00etan hasita.
Euskal Kantuzaleen Alkarteak antolatuta, euskal kantagintzea berreskuratzeko, zabaltzeko eta kantari barriak plazaratzeko asmoz, Bilboko Arriaga antzokian izango da hitzordua datorren domekan, hilak 15, eguerdiko 12:00etan hasita.
Herrialdeetako txapelketen irabazleek 28 saio eskainiko ditue, bakarka, bikoteka eta taldeka. Kantu tradizionalak eta barriak eskainiko ditue, musikeagaz batzuk eta musika tresnarik barik, a capella beste batzuk.
Epaimahaia Carlos Subijana, Maite Idirin, Xan Bordazar, Itziar Duoandikoetxea, Peio Arregi, Fermin Iriarte eta Jon Bergaretxek osotuko dabe. Bakarlari, bikote eta talde onena aukeratzeaz batera, kantu zahar eta barri onenak zeintzuk diran erabagiko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!