Mendebala jaialdia bagilaren 27an eta 28an
2008-06-11 18:13 MusikeaBagilaren azken astegoienean Kantauri isurialdeko taldeen musikaz jantziko da Sopuerta, urteroko Mendebala jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, hilaren 27an eta 28an. Jaialdia Seiren taldeak zabalduko dau eta, ostean, Celtas Cortos, Esne Beltza, Flipin folk, Nadau, Gwendale eta Ruxe Ruxe taldeek joko dabe.
Bagilaren azken astegoienean Kantauri isurialdeko taldeen musikaz jantziko da Sopuerta, urteroko Mendebala jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, hilaren 27an eta 28an. Jaialdia Seiren taldeak zabalduko dau eta, ostean, Celtas Cortos, Esne Beltza, Flipin folk, Nadau, Gwendale eta Ruxe Ruxe taldeek joko dabe.
Aurten, ekimenaren ohiko datea aldatu behar izan dabe BBK Live musika-jaialdia dala eta.
Seiren taldeak zabalduko dau Mendebala barikuan, bagilak 27, 22:00etan hasita. Seiren 'Euskal Herrian egun dagoan talderik gazte eta freskoenetarikoa', antolatzaileen esanetan. Pop tradizionalean oinarrituta, taldeak musika zeltaren ikutuak erabilten ditu eta 'hasiera bikaina da Mendebalaren zazpigarren edizinorako'.
Egun berean, Castillako Celtas Cortos talde ezaguna izango da taula ganean. Rock eta zeltiar estiloak buztartzen ditue eta 'Jesus H. Cifuentesen ahots esanguratsuak nortasuna emoten deutso euren musikeari'. Kantauri aldekoa ez izan arren, 'gure lurragaz daukien lotureagaitik aukeratu doguz jaialdian egoteko'.
Ostean, Esne Beltza etorriko da, Xabier Solanoren proiektu barria. 'Made in Euskal Herria' lehenengo diskoa aurkeztu barri dabe eta, lan horretan, Esne Beltzak soinuak, erritmoak eta hizkuntzak buztartzen ditu. 'Euskal musikan agertu dan aire fresko horrek zarratuko dau Mendebalaren lehenengo gaua'.
Hurrengo eguna, bagilak 28, Ermuan eta Eibarren sortutako Flipin Folk taldeak zabalduko dau. 'Euren errepertorioa galiziar eta irlandar folklorean oinarritzen da', nabarmendu dabe antolatzaileek. Gero, Nadau talde beteranoa izango da taula ganean. 'Los de Nadau' 1973an sortu zan eta hasieratik agertu izan dira langilegoaren burrukearen eta Okzitaniaren identidadearen alde.
Gwendal frantsesek hartuko dabe lekukoa gero, zeltiar musikearen barruan talde garrantzitsuenetarikoak. Folka, rocka eta jazza musika klasikoagaz buztartzen dabe eta tartean bibolina, gitarra elektrikoa edota mandolinea entzuten dira.
Jaialdiari Ruxe Ruxe galiziarrek emongo deutse amaierea, 'Xigantes' bosgarren diskoaren aurkezpenagaz. Galiziar musika tradizionala rockagaz buztartzen dau taldeak, gitarren eta gaiten soinu magikoakaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!