Günter Neuhold austriarra izango da Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria

Bizkaie! 2008-06-13 16:47   Musikea

Datorren garagarrilaren 1etik aurrera Günter Neuhold austriarrak hartuko dau Juanjo Menaren lana Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan.

Datorren garagarrilaren 1etik aurrera Günter Neuhold austriarrak hartuko dau Juanjo Menaren lana Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan.

BOSen zuzendari titular barria eta orkestrearen 2008-09 denporaldia aurkeztu ditu gaur Bilbon Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Bilboko Orkestrea azken bederatzi urteotan zuzendu dauen Juanjo Mena arabarren lana goraipatu dau Ariztondok. Era berean, Neuhold esperientzia eta prestigio handiko profesionala dala adierazo dau.

Günter Neuhold 1947an jaio zan Graz urian eta, besteak beste, Faldeseko Orkestra Filarmonikoa, Parmako Regio Antzokia eta Bremeneko Antzokia zuzendu ditu. Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta ABAOren zenbait denporalditan be parte hartu dau, gitxi gorabehera 50 bat aldiz zuzenduz orkestra bilbotarra. Erromantizismo sasoiko Europa erdialdeko musika klasikoan espezialistea da eta opera errepertorioa be ondo ezagutzen dau. Neuhold jn.ak datozen hiru denporalditarako kontratua sinatu dau, 2011ra arte, beraz.

Beste alde batetik, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2008-09 denporaldiaren aurkezpena egin dau gaur Kultura diputaduak. Datorren urriaren 8an hasi eta 2009ko bagilaren 19an amaituko dan tarte horretan, 18 programa eta 36 kontzertu izango dira. Era berean, errusiar eskoleari egingo jakon omenaldia iragarri dau; ziklo laburra izango da.

Kontuak kontu, aurtengo BOS denporaldia, gaur eta bihar (bagilak 12 eta 13) amaituko da Bilboko Euskalduna Jauregian izando diran kontzertuakaz. Azken aukerea izando da Juanjo Mena bilbotar orkestrea zuzentzen ikusteko. Kontzertuak arratsaldeko 20:00retan hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu