Blues Explosion, The Sonics, Los Lobos, John Cale & Band eta Danko Jones izango dira Gasteizko Azkena Rock Jaialdian
2008-06-13 10:55 MusikeaSarrerak bagilaren 17an jarriko dira salgai, eta hasierako prezioa 50 eurokoa izango da jaialdiko hiru egunetarako; eskaintza hori garagarrilaren 10era arte egongo da indarrean. Bonu horregaz jaialdiko hiru egunetako kontzertuetara eta kanpatzeko zonaldera sartu daiteke.
Aurtengo irailaren 4, 5 eta 6an, Gasteizko Azkena Rock Jaialdian, besteak beste, Blues Explosion, The Gutter Twins, The Sonics, Los Lobos, John Cale & Band, Danko Jones edota Blind Melon izango dira zuzenean Mendizabala gunean. Edozelan be, laster talde gehiago iragarriko ditu antolakuntzeak.
Aitaturiko taldeez gan, Blue Cheer, Duff McKagan's Loaded, Donita Sparks, Orange Globin, The Quireboys, Truly, Sex Museum, The Royal Cream Viaje a 800 eta Animal Alpha be izango dira Gasteizen. Sorkunek eta Las Culebras taldeak osotuko dabe euskal ordezkaritzea jaialdiaren zazpigarren edizinoan.
Antolatzaileek azaldu dabenez, Blues Explosion Jon Spencer handia buru dauen taldea da, eta The Gutter Twins Mark Lanegan eta Greg Dullik osotzen dabe. Blind Melon 1990eko hamarkadako rock alternatibo estadubatuarraren banda nagusietako bat da.
Era berean, The Sonics talde mitikoa Euskal Herrira itzuliko da, orain bi aste Bilbon eskainitako kontzertua errepetiduteko asmoz. Los Lobos taldea mugako soinuen eta rockaren mestizajearen aitzindariak dira. Blue Cheer 1960ko hamarkadearen amaieran sorturiko stoner rock taldea da eta John Cale Velvet Underground taldeko kide ohia bere taldeagaz izango da Gasteizen.
Danko Jones kanadarrak bere zuzeneko ikusgarria eta indartsua eskainiko dau eta Guns & Roses taldeko baxu-jole ohia dan Duff McKaganek bere talde barriagaz joko dau. Donita Sparks L7 taldeko buru ohia da eta Orange Globin Britainia Handiko stoner talde nagusia.
The Quireboys talde ingelesak hard rock soinuak jarriko ditu jaialdian, eta Truly taldea Soundgarden eta Screaming Trees taldeetako kide ohiek osotzen dabe. Sex Museum madrildarrak bigarrenez izando dira jaialdian 2002ko lehenengo edizinoan izan ondoren. The Royal Cream suediarrek, Viaje a 800 andaluziarrek eta Animal Alpha norvegiarrek osotzen dabe orain arteko egitaraua.
Euskal ordezkaritzeari jagokonez, Sorkun & Vice Presidentesek bere soinu indartsuak taularatuko ditu Azkena Rock jaialdian, eta Las Culebras talde nafarrak ‘Bilbao Hiria’ Pop Rock Lehiaketako Euskal Herriko talde onena izateagatik joko du Gasteizen.
Sarrerak bagilaren 17an jarriko dira salgai, eta hasierako prezioa 50 eurokoa izango da jaialdiko hiru egunetarako; eskaintza hori garagarrilaren 10era arte egongo da indarrean. Bonu horregaz jaialdiko hiru egunetako kontzertuetara eta kanpatzeko zonaldera sartu daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!